Zumarragako santaluzietarako autobus bereziak izango dira

Uztarria 2006ko abe. 12a, 15:12

Bihar, asteazkena, Zumarragara joateko autobus zerbitzu berezia jarriko du Euskotren-ek

Euskotren-ek bihar, asteazkena, Zumarragako Santa Luzia egunera, joateko autobus bereziak jarriko ditu, Zumaiatik Zumarragara bitartean.

Zumaia-Azkoitia arteko zerbitzu guztiak Zumarragaraino luzatuko dituzte, 07:30ean hasi eta egun osoan zehar. Azpeitia eta Zumarraga artean, berriz, autobus gehiago jarriko dituzte. Zumarragatik irteteko autobusak postetxe ondoan egingo du geldialdia.