'Herriko tabernen' kontrako neurriak hartzeko "nahikoa froga" ez dagoela dio Fiskaltzak

Uztarria | Politika
2006ko aza. 22a, 14:11

Fiskalaren ustez "momentuz" ez dago nahikoa froga herriko tabernen eta Batasunaren arteko lotura egiaztatzeko

Aste honetan hilabete beteko da Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz Orkatz Kultur Elkartera inbentarioa egitera sartu zirela

Herriko tabernen eta Batasunaren arteko lotura egiaztatzeko "nahikoa froga" ez dagoela iritzita, herriko tabernak enbargatzearen edo ixtearen kontra agertu da Fiskaltza.

Bihar hilabete beteko da Espainiako Auzitegi Gorenak herriko tabernetako ondasunen inbentaria egiteko agindua eman zuela. Azpeitian, urriaren 25ean Orkatz Kultur Elkartera sartu ziren inbentarioa egitera.

Orain Fiskaltzak, duela hilabete Auztegi Gorenak hartutako erabakia zalantzan jarri du: "ez dago froga nahikorik bere garaian legez kanpo utzitako alderdien eta herriko tabernen artean loturarik ba ahal den egiaztatzen dutenak".

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu