V. Kulturaldiko ekitaldiek "jendea erakarri dute"

Uztarria 2006ko aza. 8a, 18:11
Kulturaldiko hainbat ekitaldi.

Uztarria Kultur Koordinakundeak antolatu du eta "balorazio positiboa" egin du

Hala ere, formatu txikiko ekitaldientzat herrian "azpiegitura aldetik gabeziak" daudela dio

Uztarria Kultur Koordinakundeak bosgarren urtez Kulturaldia antolatu du urriaren bukaeran eta "balorazio positiboa" egin du. "Antolatu diren ekitaldietan jendeak ondo erantzun du. Ikusle aldetik jendea erakarri duten ekitaldiak izan dira", azaldu dute antolatzaileek.

Ikusle aldetik izandako parte-hartzearekin gustura dago Uztarriaren Kultura taldea, baina "azpiegitura aldetik gabeziak" daudela esan du. "Kulturaldian formatu txikiko ekitaldiak antolatzen ditugu, eta azpiegitura aldetik era horretako ekintzak modu txukunean antolatzeko zailtasunak izan ditugu. Alde horretatik, Azpeitian zerbait egin beharra dago eta aurrera begira konpontzeko bideak hartu beharko dira".