2007ko karrozaren gaia, 'Danborradak 50 urte'

Urola Kostako Hitza | Festak
2006ko aza. 7a, 12:11

Karrozako proiektuaren eta gauzatzearen lehiaketa martxan jarri du Udalak

Lehiaketako irabazleak 1.202 euroko saria jasoko du (Urola Kostako Hitza)

Datorren urteko sansebastianetako haurren danborradako karrozaren gaia erabaki du Udalak: Azpeitiko danborradaren 50. urteurrena (1957-2007) izango da.

Behin gaia erabakita, karrozako proiektua egiteko eta gauzatzeko lehiaketa martxan jarri dute. Aurreproiektuak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira Azpeitiko udaletxean, Festa Batzordearen bulegoan. Karrozaren neurriak 2,80 metro zabal, 3,85 metro luze eta 3,20 metro altu dira. Karroza osoa egiteko aurrekontuak ezingo du 7.800 euro baino gehiagokoa izan. Lehiaketara planoak, bozetoak, aurrekontua eta gehienez bi orrialdetan azaldutako memoria aurkeztu beharko dira.

Lehiaketako epaimahaia Azpeitiko Udalak izendatuko du: udaletxeko eta dekoratzaile eskolako bost pertsonak osatuta egongo da. Lehiaketako irabazleak 1.202 euroko saria jasoko du. Baina epaimahaikideen iritziz, aurkeztutako proiektuek ez badute balio, lehiaketa hutsik gelditu daiteke.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu