Topaketak, amateurrekin eta estreinaldiarekin hasiko dira

Uztarria 2006ko aza. 3a, 17:11
Goian: Antzerki Topaketen aurkezpenean eskubitik hasita Aitor Gorrotxategi, Julian Eizmendi, Udane Juaristi eta Manuen Unanue. Behean: Julian Eizmendik Udane Juaristi aurntengo Antzerti Tokaketetako kartelaren egileari saria emat

XXIV. Antzerki Topaketetako kartelaren egileak, Udane Juaristik, gaur jaso du 900 euroko diru saria

"Ahalik eta aukera handiena" eskaintzen saiatu direla dio Aitor Gorrotxategik

Gaur, ostirala, Goaz antzerki taldeak Kanika zuri-beltzak antzezlana estreinatuko du (Urola Kostako Hitza)

XXIV. Euskal Antzerki Topaketak gaur, ostirala, hasiko dira Izarraitz pilotalekuan. Goizean, ordea, Topaketen aurkezpena izan da udaletxean. Bertan, Udaleko ordezkariak, Udane Juaristi aurtego Topaketetako kartelaren egilea eta Goaz antzerki taldeko kideak izan dira, besteak beste. Julian Eizmendik aurkezpenean adierazi duenez, aurrera begira "Azpeitiak euskal antzerkiari bultzada ematen segituko du, merkatuan dauden euskal antzerki onenak ekarriz". Eizmendik gaineratu du aurtengoa berezia izango dela Izarraitz pilotalekuan egingo delako, "hemendik bi urtera antzokian izango dira XXVI. Antzerki Topaketak".

Guztira 14 emanaldi eta zortzi eskola antzerki izango dira aurtengo Antzerki Topaketetan, eta antolatzaileen hitzetan "oreka eta denen gustuak asetzen saiatu dira".

Aurkezpen ekitaldiari amaiera emateko, Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak Udane Juaristi aurtengo Topaketako kartelaren egileari 900 euroko sari eman dio. "Satisfazioa da lehiaketa hau irabaztea, Azpeitia nik egindako kartelez ikustea egundokoa da" adierazi du Juaristik.

'Kanika zuri-beltzak'-en estreinaldia, gaur

Goaz antzerki talde amateurraren Kanika zuri-beltzak lana izango da Topaketetan taularatzen aurrena, gaur izango da hori. Gainera, Topaketetan estreinatuko dute. "Guretzako ohore bat da, antzerki amateurrarekin eta estreinaldi batekin hastea Topaketak. Askotan azkenengo unera arte programazioa lotu gabe egoten da, antzerki taldeak lan berriak prestatzen ari direlako, eta estreinaldiak programazioan sartzea interesgarria delako", dio Aitor Gorrotxategi Udaleko Kultura batzordeburuak.

Antzerki Topaketetako programazio osatzeko orduan helburu bat dute Udaleko Kultura batzordekoek: "Ahalik eta aukera handiena eskaintzea. Hau da, antzerki amateurra, profesionala, alternatiboa... aukeran egotea. Familia antzerkia Topaketetako eskaintzan ohikoa da, azken urteetan igande arratsaldetako antzerki saioek indarra hartu baitute". Aurten Antzerki Topaketetan faltako direnak herriko antzezleak izango dira. "Datorren urtean Topaketek 25 urte beteko dituzte, eta orduan herrikoekin elkarlanean aritzeko asmoa daukagu. Gaur egun, Lakrikunekoak aurrez estreinatutako lanekin dabiltza", dio Gorrotxategik.

Izarraitzen toki gehiago

Azken urteetan zenbait antzezlanekin Soreasu aretoa bete egiten zen eta jendeak kanpoan gelditu beharra izaten zuen, tokirik gabe. Aurten horrelako arazorik ez dutela izango uste du Gorrotxategik: "Izarraitz pilotalekuan mila lagun inguru sartzen dira, baina antzerkia ondo ikusteko moduan, 600-800 lagun. Beraz, ez dugu uste toki faltarik izango denik". Sarrerako leihatila saioa hasi baino hiru ordu laurden lehenago irekiko dute. Haurren sarrera bi euro kostako da, ikasle eta langabetuena hiru euro eta gainontzekoena lau euro ordaindu beharko dituzte.

Antzerki Topaketen egitaraua:

Azaroak 3, ostirala, 21:30ean
Kanika zuri-beltzak, Goaz antzerki taldearen eskutik.

Azaroak 4, larunbata, 21:30ean
Artea komedia lana, Txalo antzerki taldearen eskutik.

Azaroak 5, igandea, 18:00etan
Igandeetan piratek jai antzezlana MakeliƱeren eskutik.

Azaroak 10, ostirala, 21:30ean
Au revoir triunfadoreak, Antzerkiola Imaginarioa taldearen eskutik.

Azaroak 11, larunbata, 21:30ean
Larru haizeetar antzezlana Ez dok hiru bikotearen eskutik.

Azaroak 12, igandea, 18:00etan
Ni ez naiz txotxolo Pok produkzioaren lana.

Azaroak 17, ostirala, 21:30ean
Kulunka Galtzerdi antzerki taldearen antzezlana.

Azaroak 18, larunbata, 21:30ean
Ongi ibili antzezlana Pok produkzioaren eskutik.

Azaroak 19, igandea, 18:00etan
Piztu domatzailea Hankatxoren eskutik.

Azaroak 24, ostirala, 21:30ean
Arrotz begi Lanku bertso zerbitzuak eskainita.

Azaroak 25, larunbata, 21:30ean
Ezin dut egia esan Tarteanen eskutik.

Azaroak 16, 20, 21 eta 22an, eskola antzerkia*

Azaroak 20 eta 21ean
Haur cabaret
Azaroak 20, astelehena, 15:30ean.
Azaroak 21, asteartea, 11:00etan.

Azaroak 22, asteazkena, 09:30ean eta 11:00etan
Eisntein Ados Teatroaren eskutik.