Azaroaren 2tik autobus zerbitzua izango da Landetara

Urola Kostako Hitza 2006ko urr. 30a, 16:10

Zerbitzu berri honen kostuaren heren bat Azpeitiko Udalak eta gainontzeko bi herenak hiru enpresek ordainduko dute (Urola Kostako Hitza)

Udalaren eta herriko hiru enpresen ekimenez Landetako industriagunera autobus zerbitzua jarriko dute. Azaroaren 2tik aurrera, astegunetan egunero-egunero ibiliko da autobusa. Egunero 12 ibilaldi egingo ditu autobusak, herritik Landetara joateko bost ibilaldi (bi goizetan eta hiru eguerditan) egingo ditu eta Landetatik herrira zazpi (hiru eguerditan eta lau arratsaldetan).

Zerbitzu honen kostuaren heren bat Udalak ordaindu du eta gainontzeko bi herenak hiru enpresak: Oñaz, Piensos Bastida eta Grupo Gallardok. "Egitasmo honek aurrera irten badu hiru enpresa horien ahaleginari esker izan da", azaldu du Udalak.

Udaleko Ingurumen batzordeak enpresa guztietara gutunak bidali ditu zerbitzu berri honen berri emanez: "Lanpostuetara joatean sortzen dira autoen mugimendu handienak gaur egun, eta tamalez gehienetan auto bakoitzean pertsona bakarra joaten da. Gure herria kontu honetan ez da salbuespena, eta autoaren zentzuzko erabilera bultzatu nahi dugu", dio Udalak.

Autobusean ibiltzeko hilabeteko bonoak ateratzeko aukera izango da, eta hauek hileko 15 euro kostako dira. "Hilabeteko txartela autobusean bertan eskatu eta ordaindu beharko da, horrekin hilabete batean nahi adina bidaia egin ahal izango dira". Ibilbide bat egiteko txartelak, berriz, 0,50 euro kostako dira. Autobus zerbitzua diruz lagundu duten enpresetako langileek enpresan bertan eskatu beharko dute autobusean ibiltzeko txartela.

Autobusaren geltokiak eta ordutegiak

Herritik Landetara
Igerilekua, Betharram, Foru ibilbidea (azoka plaza parean), Trenaren Museoa, Gallardo-Glual-Ibai Ondo, Aramendi, Sarralle, Oñaz-Grumal eta Piensos Bastida.
-07:35,07:37, 07:39, 07:42, 07:47, 07:48, 07:50, 07:51, 07:52.
-08:05, 08:07, 08:09, 08:12, 08:17, 08:18, 08:20, 08:21, 08:22.
-13:45, 13:47, 13:49, 13:52, 13:57, 13:58, 14:00, 14:01, 14:02.
-14:10, 14:12, 14:14, 14:17, 14:22, 14:23, 14:25, 14:26, 14:27.
-14:40, 14:42, 14:44, 14:47, 14:52, 14:53, 14:55, 14:56, 14.57.

Landetatik herrira
Sarralle, Oñaz-Grumal, Piensos Bastida, Aramendi, Gallardo-Glual, Ibai Ondo kalea, Foru Ibilbidea (azoka plaza parean) Betharram eta Igerilekua.
-12:35, 12:36, 12:37, 12:38, 12:39, 12:42, 12:46, 12:44, 12:48.
-13:05, 13:06, 13:07, 13:08, 13:09, 13:12, 13:14, 13:16, 13:18.
-13:30, 13:31, 13:32, 13:33, 13:34, 13:37, 13:39, 13:41, 13:43.
-17:35, 17:36, 17:37, 17.38, 17.39, 17:42, 17:44, 17:46, 17:48.
-18:05, 18:06, 18:07, 18:08, 18:09, 18:12, 18:14, 18:16, 18:18.
-18:35, 18:36, 18.37, 18:38, 18:39, 18:42, 18:44, 18:46, 18:48.
-19:05, 19:06, 19:07, 19:08, 19:09, 19:12, 19:14, 19:16, 19:18.