Sansebastianetako ospakizun proposamenak landuko dituzte bileran

Uztarria 2006ko urr. 26a, 17:10

Gaur, osteguna, helduen danborradako bilera egingo dute udaletxeko areto nagusian 20:00etan

Sansebastianak aurrenezko orain 50 urte egin zirela-eta, urteurreneko ospakizunerako hainbat proposamen lantzen ari dira

Datorren astelehenean, urriaren 30ean, berriz, haurren danborradaren inguruko bilera egingo dute

Aurreko astean , Udaleko Festa Batzodeak deituta, helduen danborradan parte hartzen duten elkarteek bilera izan zuten. Bertan, 2007ko sansebastianen 50 urteurreneko ospakizunetako hainbat proposamen landu zituzten.

Bileretan egin diren proposamenak kontuan hartuta, gaur (hilak 26) helduen danborradan parte hartzen duten elkarteek berriro bilera egingo dute udaletxeko areto nagusian 20:00etan erabakiak hartzeko. Datorren astelehenean, berriz, urriaren 30ean, haurren danborradaren inguruko erabakiak hartuko dituzte.

Urteurreneko proposamenak

Hainbat proposamen daude mahai gainean:

-Bezperan helduen danborradan ohi bezala talde guztiak ateratzea.

-Iaz lehenengo aldiz, hainbat elkarte arratsaldean danborra jotzen aritu ziren. "Aurten bi-hiru talde prest agertu dira arratsaldetik irteeteko. Udaleko Festa Batzordeak talde bakoitzetik bost lagunek irteeko proposamena egin du, baina inor derrigortu gabe. Modu honetan herriko auzo ezberdinetan ibiliko lirateke danborra jotzen bi edo hiru taldetan" dio Mikel Ibartzabal Udaleko Festa Batzordeko arduraduna.

-Bandera jaitsieran talde denak irtetea. "Kontuan izanda 2007ko sansebastianak asteburuan izango direla, errazagoa izan daiteke talde guztiak biltzea bandera jaitsieran" dio Ibartzabalek.

Urtarrilaren 13an, jaialdia

Urtarrilaren 13rako, berriz, Izarraitz pilotalekuan jaialdia antolatu du Udaleko Festa Batzordeak. "Danborrada lehenengo aldiz egin zela 50 urten beteko direnez, Udalak liburu bat kaleratu behar du. Horren aurkezpen gisa, Izarraitz pilotalekuan jaialdia antolatzen ari gara urtarritaren 13rako. Bertan danborradan irteten diren talde bakoitzako bost danbor jotzaile, zuzendaria eta banderaduna egongo dira" dio Ibartzabalek. Baina ez dira horiek bakarrik arituko jaialdian danborra jotzen, "Gipuzkoan danborrada egiten duten herri bakoitzetik bi ordezkari gonbidatu nahi ditugu, baita umeak ere, kanpotik 42 lagun inguru etor daitezkeela uste dugu" dio. Horrez gain, danborradako pieza bat Azpeitiko kantu izandatuko dute, "kanpotik etortzen direnei partitura bat emango diegu, nahi izanez gero euren herriko danborradan jo dezaten; pieza zein izango den oraindik, ordea, ez dago erabakita".

Sansebastianak datorren urtean asteburuan izango dira, hori dela eta hainbat taldek bandera jaitsieran talde guztiak