Danborrada prestatzeko bilerak deitu dituzte

Uztarria 2006ko urr. 19a, 17:10

Gaur, osteguna, udatxeleko areto nagusian helduen danborradan parte hartzen duten elkarteek bilera izango dute

Haurren danborrada prestatzeko, urriaren 23rako deitu du bilera Udaleko Festa Batzordeak

Gaur, osteguna, Udaleko Festa Batzodeak deituta, helduen danborradan parte hartzen duten elkarteak bilera izango dute udaletxeko areto nagusian 20:00etan. Bilerako hizketagai nagusia, 2007ko sansebatianen prestaketa izango da. Izan ere, datorren urtean 50 urte beteko dira Azpeitian danborrada aurrenekoz egin zenetik.

Datorren astelehenean, urriaren 23an, berriz, 19:00etan haurren danborradan parte hartzen duten ikastetxe, ikastola eta elkarteak udaletxeko areto nagusian bilduko dira gai berdinaz hitz egiteko.