Esnal gogoan, II. jaialdia

Urola Kostako Hitza 2006ko urr. 17a, 17:10

Bigarren Punk-oi! musika kontzertua antolatu dute larunbat honetarako, urriaren 21erako, Azpeitiko Gaztetxean (Urola Kostako Hitza)

IƱigo Esnal azkoitiarra zenaren omenez aurten ere Punk-oi! musika jaialdia antolatu dute haren lagunek, Azpeitiko Gaztetxean.

Aurten, Esnal beti gogoan! lelopean antolatu dute musika jaialdia. "Iaz bi egunetan egin genuen, baina aurten egun bakarrean izango da, larunbatean", dio antolatzaileetako batek. Sei taldek joko dute aurten: Apunta, Ostiada oi!, Porron y kuenta nueva, Hell Beer Boys eta Orreaga 778.

Iaz, bi egunetan egin eta 16 taldek parte hartu zuten. Aurten, ordea, jaialdi motzagoa antolatu dute. Hainbat arrazoi izan da tarteko. Iaz, gainera, Damaso Azkue auzoko hainbat bizilagun kexatu egin zen txikizioak gertatu zirelako auzoan. "Aurten egun bakarrean da, eta kontzertu gutxiago izango dira. Gainera, 19:00etan hasiko dira, lehenago bukatzeko", diote. 18:00etatik 19:00etara artean luntxa eta garagardoa egongo dira, doan.