Literatura Eskola 06/07 Azpeititik ere pasatuko da

Literatura Eskola 2006ko urr. 17a, 13:10

Guztira bederatzi eskola emango dira Euskal Herriko herri ezberdinetan; Azpeitira Anjel Lertxundi etorriko da "Bi mundu-gerren arteko Europa erdialdeko idazleak" gaitzat hartuta

Izena emateko arrekikili@gmail.com helbidera idatzi

Literatura Eskola 2002ko urrian jarri zuen abian Larrabetzuko bihotz bakartien klubak. Orduan irakurtzen ikasi nahi genuela aldarrikatu genuen, jakin nahi dugula nork noiz non zer zergatik eta zertarako idatzi zuen. Orduan best-sellerrek ez gintuztela asetzen oihukatu genuen, munduko literatura argitaletxe boteretsuenen ilunpeetatik argitara ekarri behar genuela, ez dugula onartuko zer irakurri behar dugun esango digun ebazpen ofizialik. Horri generitzon irakurlearen parte hartze aktiboa.

Larrabetzun hasi ginen biltzen, hilean behin, larunbat goizez, 30-35 literaturazale. Gaiak aukeratzeko irizpideak denon artean zehaztu genituen, aho batez: Euskal literatura munduan eta mundua euskal literaturan; Aitzol, Orixe, Lizardi, Lauaxeta, Vladimir Maiakovski eta Aime Cesaire, euskarazko literatura aldizkariak, literatura eta kazetaritza, euskal antzerkia, Gabriel Aresti, Silvia Plath, Joseba Sarrionandia, Penando Amezketarra eta Metxa, estatu batuetako literatura beltza, Bernardo Atxaga…

Ikasturtez ikasturte aurrekoetan ikasitakoa osatzen ahalegintzen gara. Baina ez dira gaiak osatu nahi ditugun bakarrak, ikuspegiak ere osatu nahia ditugu eta orain arte Larrabetzu bilgune izan duen Eskolak Hernanin, Oreretan, Gasteizen, Iruñean, Azpeitian, Senperen eta Lazkaon zabalduko ditu ateak. Honenbestez, Literatura Eskola 06/07 antolatuko dute:

Larrabetzu: bihotz bakartien kluba

Hernani: Natza elkartea

Orereta: Mikelazulo elkartea

Gasteiz: UEUko literatura saila

Iruñea: Euskaldunon Biltokia

Azpeitia: Uztarria Kultur Koordinakundea

Senpere: Hatsa elkartea

Lazkao: Goierriko kastak

Euskal Herrian literaturarekiko zaletasuna kutsarazten ahalegintzen garen batzuk bildu gara, batzuk, gu.

06/07 ikasturtea

Eskolak hilean behin izango dira, urritik ekainera, larunbat goizetan, 10:00etatik 14:00etara. Eskoletan parte hartzeko aukera bat baino gehiago egongo da: Urte osorako izena emanda zein norberari interesatzen zaizkion eskoletara joanda. Hori bai, azkena aukeratzen duenari gutxienez astebete lehenago jakinarazteko eskatuko diogu.

Izena ematea

arrekikili@gmail.com helbidera idatzi izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emateko.

Ikasturte Osorako

  • Epea: urriak 20
  • Matrikula: 10 €

Eskola jakin baterako

  • Epea: Eskola eguna baino astebete lehenago
  • Matrikula: 10€

Eskolak

  • Urriak 28, Larrabetzu: Kanturako testuak. Joseba Tapia eta Koldo Izagirre…
  • Azaroak 18, Hernani: *Nemesio Etxaniz, Andima Ibiñagabeitia: euskal literatura erbestean*. Pako Sudupe…
  • Abenduak 16, Orereta: Literatur kritikaz: zenbait terrorista. Markos Zapiain…
  • Urtarrilak 13, Gasteiz: Lolitismoa literaturan. Katixa Agirre…
  • **Otsailak 10, Iruñea*: Julio Cortazar*. Jon Alonso…
  • Martxoak 10, Azpeitia: Bi mundu-gerren arteko Europa erdialdeko idazleak. Anjel Lertxundi…
  • Apirilak 28, Senpere: Itxaro Borda. Luzien Etxezaharreta…
  • Maiatzak 19, Lazkao: Generoa haur literaturan. Julen Gabiria…
  • Ekainak 16, Larrabetzu: Literatura eta kanonak. Iratxe Retolaza…

Berria egunkariak Literatura Eskola 06/07k eginiko aurkezpenaren berri eman zuen