Orain, epailearen erabakiaren zain

Uztarria 2006ko urr. 4a, 17:10

Bi herritarren aurkako epaiketak astelehenean izan zuen bigarren hitzordua

Irailean izan zuten lehen hitzorduan lekuko bat falta zen

Irailaren 25ean, "ustez 2005ean inauterietan kalean margoketak" egitea leporatuta bi herritarrek epaiketa izan zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean,irailaren 25ean baina, akusazioaren lekukoetako bat falta zela-eta astebetez atzeratu zuten epaiketa. Bi herritarren aurkako epaiketak astelehenean, urriak 2an, izan zuen bigarren hitzordua, eta lehenengoa falta zen lekukoak deklaratu egin zuen. Orain bi herritarrak epaileak zer erabakiko zain gelditu dira.