Jose Artetxeren lanak bildu dituzte

Uztarria 2006ko urr. 3a, 19:10

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak bi liburutan bildu ditu Artetxeren lanak

Artetxe jaio zela 100 urte dira aurten, eta urteurren hori izan dute aitzakia lanak biltzeko

Aurten 100 urte betetzen dira Jose Artetxe idazle azpeitiarra jaio zela. Hori aitzakiatzat hartuta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Artetxeren lanen edizio antologikoa osatu dute, bi bolumenetan. Lanak Jose de Arteche, un hombre de paz izena du eta Artetxeren lanik ezagunenak biltzen ditu.

Artetxe jaio zela 100 urte direla-eta Azpeitian ere izan dira ekitaldi ezberdinak.