'Azpeitiarrak Espainiako Gerran' liburuaren aurkezpena ostiralean

Uztarria | Kultura
2006ko ira. 27a, 15:09

Gerra bizi izan zutenekin elkarrizketak egin ditu Amaia Mendizabalek; Uztarriaren 11. liburua da

Ekitaldia udaletxean izango da, 19:30ean

Espainiako Gerra hasi zenetik 70 urte bete dira eta, hain zuzen, 1936ko irailean sartu ziren Francoren aldeko tropak Azpeitian.

Hori guztia dela eta, liburua egin du Amaia Mendizabalek: Azpeitiarrak Espainiako Gerran. Bertan, gerra era batera nahiz bestera bizi izan zuten herritarrei egindako bederatzi elkarrizketa daude. Uztarria Kultur Koordinakundea da argitaratzailea, eta elkartearen 11. liburua da.

Uztarriak "balio kulturala" eman nahi dio lan honi, "garrantzitsua" delako historiari begiratua ematea. "Espainiako Gerrak eta frankismoak Azpeitian ere izan zuten eragin zuzenik, eta hori, hurbiletik bizi izan zuten herritarrek beraiek kontatzea nahi izan dugu".

Liburuaren aurkezpena

Eguna. Irailaren 29a (ostirala).
Ordua. 19:30ak.
Tokia. Azpeitiko Udaletxeko areto nagusia.
Liburua. Azpeitiarrak Espainiako Gerran.
Egilea. Amaia Mendizabal Elias kazetaria.
Argitaratzailea. Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinakundea.

Uztarriako bazkideak bihar hasiko dira liburua jasotzen, ohi bezala. Eta, haiek ez ezik, elkarteak herritar denak gonbidatzen ditu ostiraleko aurkezpenera.

Bidali:  

Erantzunak

Azpeitiar bat | 2006-09-27 : 21:09

Dudarik gabe Espainiako gerrak eragin haundia izan zuela Azpeitian. Gure gurasoek kontatutako hainbat istorio entzun izan ditugu, zenbat sufrimendu eta errepresio jasan izan behar zuten.
Horregatik, oso interesgarria iruditzen zait liburu batean biltzea, gerra bizi izan zuten protagonisten iritziak.
Beraz, eskerrik asko Uztarriari.

ane | 2006-09-28 : 08:09

azpeitiko etxe barruetan gordeta zeuden historio gordin hoiek, kalera ateratzea oso aberasgarria iruditzen zait, denak ezagutu dezagun, gerrako egun gogor ahietan gure herriko zenbait familietan pasatako istorioak

ane | 2006-09-29 : 14:09

ez duzu irakurri, baina eskas samarra dela aurreratu duzu, zure iritzia zertan eusten da orrien araberan ?

proposamena | 2006-09-29 : 14:09

Eskuetan euki det liburue bañe oindik eztet letu. Alare, eskastxue iruitu zat. Eta eztet Amaia Mendizabal kritikau nai, ze olako lan bat eiten beak bakarrik dazkiyen orduek sartuko zitun, ta al dun ondona eingo zun.
Alare, iruitze zat uztarriak urrengo liburue atea ber dunien, beste lan prozedura bat erabilite emaitzek igual obiek izen laikebela:
- Liburu ontan dozena bat elkarrizketa eongoie. Jende asko ilda eongo da, ta bizik dauden askok igual etzeben ezerre kontatzie naiko. Alare, seguru Amaian belarriyeta eztiela alleau bizik dauden ta hitzeingo lukeben zenbait jende badaola.
- Uztarriako bazkidie naiz ta nik eznekiyen liburu hau eiten ai zienik (igual zeoze esango zeben bañe enaiz enterau).
Bi puntu auek kontuen hartute: zalle al litzeke liburu bat ein ber danien www.uztarria.com-en leyo bat irikitzie jendiek idazliei informaziyue eman dayon?
Liburuen ze ein nai dan oso osoik esplikau berrik eztao, bañe igual neikue da galdera batzuk ipintzie, ta jendiei kolaboraziyue eskatzie. Gaurko liburu onen kasuen olako galderak ein tzeizkien:
- ezautze al dezu gerrie bizi izan tzunik? Jarriko al gaituzu kontaktuen? Zubilana eingo al tzenduke? Elkarrizketauko altzenduke?...
- Gudariyen listen inguruen listie ipiñi zeikien ta holako galdera batzuk: ba al daukezu gerran ibili zan ta lista ontan ez taon batematen aitzeraik?...
Ta neikue litzeke telefono bat eo imeill bat ipintzie.
Iruitze zat jendiek asko lagundu laikela, ta uztarriako webgune oneke bai.
Ta berriz diyot, eztet Amaian lana kritikau nai.

Alaitz | 2006-09-29 : 16:09

Zorionak Amaia!
Atzo jaso nuen luburua, eta jada hasi naiz irakurtzen.
Bi gauza eskatzen dizkiot liburu bati: Irakurtzea gozamena izan dadila, argia eta garbia. Eta bi, zerbait esan dezala. Honako hau edo beste hura, berdin da, baina zerbait.
Kontua da, bi gauzak topatu dizkiodala liburu honi. Irakurt erraza izateaz gain, behingoz, Azpeitia eta Azpeitiarrei gerra zibilak nola eragin zien ikusten ari naiz. Ez neukan ideiarik ere. Orriak pasa ahala, irudika dezaket ordungo gure herria eta herritarrak; samina eta sufrimendua.
Beraz, animatu nahiko nuke jendea, liburua hartu eta irakurtzera. Zertarako dira ba bestela liburuak?Memoria historikoaren alde egindako lan ona dela deritzot.
Zorionak berriro ere, Amaia!

3.ari | 2006-09-30 : 12:09

"Uztarriako bazkidie naiz ta nik eznekiyen liburu hau eiten ai zienik (igual zeoze esango zeben bañe enaiz enterau)". Horixe ez enteratzea! Uztarriaren abuztuko aldizkarian (uztail bukaeran banatu zuten, festak ziela-ta) liburua egiten ari ziela esan zeben Uztarriakoek: azala eskaini zioten eta barruan lau orrialde (liburuan doazen elkarrizketa zati batzuk jarriz).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu