Xabier Etxeberriaren lagunei ez diete utzi hura bisitatzen

Uztarria 2006ko ira. 26a, 21:09

Sarrerakoek ez zieten Etxeberria presoaren lagunei pasatzen utzi

Orain sei bat hilabete zigortu zituzten lagunak bisitarik gabe utziz, baina zigorra beteta dute jada

.700 kilometro "alferrik" egin zituzten Xabier Etxeberria Txapi-ren lagunek pasatu den asteburuan. Izan ere, orain sei hilabete ezarri zieten zigorra bete ondoren, lehen aldiz joan ziren Etxeberria bisitatzera. Baina ez zieten utzi sartzen.

Duela sei hilabete zerbeza botila bat bilatu zieten lagunei Etxeberria bisitatzera zihoaztela, eta zigorra ezarri zieten: "orain hilabete eta erdi zigorra beteta genuela eta Txapi tramiteak egiten hasi zen. Bere moduluko zuzendariak dena ongi zegoela esaten zion, eta gu joan egin ginen".

Baina lagunei bisitara sartzen ez zieten utzi. "Sarreran gure izenik ez zela azaltzen esaten ziguten, eta beraz, ezin ginela sartu. Guk behin eta berriz esan genien gure tramiteak Txapik egin zituela kartzela barruan eta berarekin hitz egin nahi genuela", azaldu dute lagunek.

Eta hitz egin zuten lagunarekin: "berari ere lepotik tiraka ibili omen ziren kexaka zebilelako. Hark ere tramitea eginda zuela esaten zuen, baina ez zioten kasurik egin".

Moduloko zuzendariariak espetxeko zuzendariari paperak ez omen zizkion pasatu, eta beraz, "tramiteak egin gabe omen zeuden" hori esan zioten behintzat lagunei. Hori dela eta, nahiz eta saiatu ez zuten lortu laguna bisitatzea.

Azpeitiar presoak, deportatuak eta iheslaria:

-Juan Carlos Arruti Paterra (Puerto Santa Maria kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.132 kilometrora. Espainia).
-Jabi Agirre (Moulinsen preso, 715 kilometrora. Frantzia).
-Gotzon Aranburu (Villenan preso, 760 kilometrora. Herrialde Katalanak).
-Joseba Segurola (Osnyn preso, 840 kilometrora. Frantzia).
-Jose Antonio Cau (La Santen preso, 1.000 kilometrora. Frantzia).
-Maria Angeles Artola (Venezuelan deportatuta).
-IƱaki Etxarte (Kuban deportatuta).
-Juan Manuel Bereziartua Pakea (iheslaria).
-Iker Iparragirre (iheslaria).