Espainiako Armadako soldaduak herritik pasatu dira

Uztarria 2006ko ira. 26a, 17:09
Militarrak Lasao inguruan (Argazkia: Urola Kostako Hitza)

Soldadu talde bat, ehun inguru, goizean pasatu da herritik

Militarrak Zestoa, Zumaia eta Getarian ere ibili dira (Urola Kostako Hitza)

Goizean, Espainiako Armada maniobra militarrak egiten aritu da eskualdeko hainbat herritan, tartean Azpeitian.

Armak eskuetan zituztela, ehunka soldadu Azpeititik Zestoarako errepidearen bi aldeetatik oinez joan dira. Zestoara iritsi aurretik, Anardi inguruko zelaietan bazokekin praktikak egiten ere aritu dira soldaduak Urola Kostako Hitzak jakitera eman duenez

Julian Eizmendiren ezintasuna

Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak bere ezintasuna adierazi du, 'Urola Kostako Hitza'-ri egindako adierazpenetan: "Uste dut ejerzitoak urtero egiten dituela bere praktikak eta Udalak ez dauka ahalmenik hemendik ez pasatzeko eskatzeko. Guk ez daukagu soberaniarik hori galarazteko. Etorkizunean esparru horiek ere irabazten joango garela uste dut. Egoera idealena ejerzitoen beharrik ez izatea da".