Hilerriko Erorien Gurutzeko plaka Segikoek kendu dute

Urola Kostako Hitza | Politika
2006ko ira. 23a, 15:09

“Gurutzeko plakek 1936ko altxamendu faxista goraipatzen dute”

Hilaren 14an kendu zuten

Agiri baten bidez, Azpeitiko Segik beregain hartu du hilerriko Erorien Gurutzeari plaka kendu izana: “Segik, beregain hartzen du, altxamendu frankista goraipatzen duen ikurraren aurkako ekimena. Hilerrian dagoen gurutze horrek hainbat plaka zituen, eta horietan zeuden idatziek Francoren tropetan hildakoak heroitzat jotzen zituen. Beraz, argi dago 1936ko altxamendu faxista goraipatzen dutela. Azpeitiko Segik plaka horiek kendu egin ditu, Azpeitiko Udalaren (EAJ-EA) urteetako utzikeriaren ondorioz hilerrian mantendu direlako”.

Segiren iritziz, “biktimak eta borreroak bereiztea beharrezkoa da”: “Heriotza haiek guztiak ez ziren kasualitatearen ondorio izan. 1936an Euskal Herriaren aurka, helburu eta estrategia zehatzetan oinarritutako ofentsiba baten eraginez, burutu ziren hilketak. Ultraeskuin faxistak, gaur egun bezala, orduan ere Euskal Herria eta herri bezala bere biziraupena zituen jomugan”.

Bestalde, atzo Segik helarazitako agirian, datozen egunotan “Euskal Herriaren aldeko borrokan eroritako gudariei egingo zaizkien omenaldietan” parte hartzera ere deitu ditu herritarrak.

Bidali:  

Erantzunak

Aupa gaztiek!! | 2006-09-23 : 23:09

Aupa gaztiek dedio, segi burrukan goor!!

Saninaziyo | 2006-09-25 : 10:09

Saninaziyore burue jokauko nikik baietz!

Zure galderien erantzune | 2006-09-25 : 11:09

Zeatik eztik aitortzen??jakin nahi?? udalitxiek esan zuelako hori ein zebenak denuntziau eingo zitula.Horra zure galderien erantzune.Hare eztao harri batekin puskauta e? pikatxoie eo porrie ber da hare puskatzeko.Ekintza preparau bat izan zan,besteik gabe.

Ni neu | 2006-09-25 : 11:09

San Inazioren ekintza ere SEGIk egin izan balu, ziur hau egin duela onartu duen era berean onartuko zuela. Agertu al da hori egin duela aitortzen duen komunikaturen bat?

kale borroka | 2006-09-25 : 12:09

eta kale borrokari buruz, zer ? tentagarria zait zenbaiti leporatzea gauzak. noren aitorpena dauden ez da jakiten baina... jakin badakigu noren esku dauden eta gainera zerbitzu publikoa eskeitzen duten gauzei, nik behintzat ez dut onartzen ezkerretik dabilen norbaitek bere buruari sor dezakeen kaltea erabiten.

5.nai | 2006-09-25 : 12:09

Erakunde seriyo batek eztitu kajeruek erretzen.

4.eari | 2006-09-25 : 12:09

Serito esate al dezu hori? segik dazken marroyek eta zuk uste udaletxekuek beste bat sartu ezkeo eragin ingo ziyola ez onartzeko? erakunde seritue da segi eta egindako ekintzak onartu egiten ditu. Faorez seriotasun pixket holako adiertazpenak iteakuen ze txiste bat emateu zuk esan dezunak.Eta txistetako Pedro J-kin nahikue deu. Saninaziyona eiñ izen balu, eon seguru onartuko zula, hau onartu dun bezelaxe.

5.nai | 2006-09-25 : 12:09

Erakunde seriyo batek eztitu kajeruek erretzen.

5.nai | 2006-09-25 : 12:09

Erakunde seriyo batek eztitu cajeruek erretzen.

5, 6 eta 7.ari | 2006-09-25 : 18:09

Entzutegi nazionalak jarrai-haika-segi auzian emandako sententziak dio ezin dela Segi erakunde terroristatzat hartua izan eta ezin dela frogatu segik kale borrokarekin loturarik duenik. Dirudienez herrian bertan baditugu entzutegi nazionala bera baina jarrera kriminalizatzaileagoa duenik.

2.ai | 2006-09-25 : 21:09

Oindik e, burue jokatzen segitze al dek? Ondo pentsau zak... Esan dekenagatik antzematek buru askoik ez daukekela ez, baina daukeken apur oi jokuen galdute, estetikoki bakarrik bada re, dexente galdukoek.
Ez desbiderau gaie. Bahuan garaie monumentu iraingarri bezain mingarriye dan oi bistatik kentzeko. Etxiek eiteko balitz, udalak aspaldi kendu izango zian... Baina urtien behin lau hitz huts erabiltzeaz aparte, "geizki" zeola esanez, ez diabe ezer ein ta interesatze ez zikoben gaiekin bezela, pasotismue latza! Bejondeizuela ta Segi holaxe!

earki iñe!! | 2006-09-26 : 02:09

segik hori in du, ta urolako biztanliei jakinarazi zakobe zergaitik in dun ekintza hori. saninaziyona ezbabe esan, ezteben in seinale izengoa ezta???? marroie bestiekin e iwal iwala izengo zan, baino lenuotik e jende batek urtik kartzelan pasa ditu haikakue o segikue izeteatik, ta marroieatik etzien ixilduko. sentitzedeu, baino ezker abertzaleko erakundien sinzeridadie erabatekue izen da beti, ta horrek batzui min iteyobe. Zipaiuen gezurrek, aznarren gezurrek,DVn gezurrek,...kristonak esan izen ditube bate lotsaik gabe.Ta ezker abertzaliek iteuna esan iteu. ta kitto!!

10 ai | 2006-09-26 : 10:09

hi ta entzutegi naziolalai kaso eiteyok. nahiko diau

13.ari | 2006-09-26 : 12:09

Konparazio bat huan hi! Baina ez baduk harrapatu esan nahi nuena ez dik merezi hirekin eztabaidan jarraitzerik!

15 | 2006-09-26 : 21:09

Hor aipatutko gauze bati buruz, albergako amorraiyena ta Xoxoteko Saninaziyona, pertsona iguelak izetiek ez nitxikek/n bate harrituko!!!
Aurreko bi kasuetan SEGI eztiat saltsan sartzen, hauek beste pertsona batzuen burutuzaioak direlako!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu