Etxebeltz-Izarra hiritartzeko prozesua berriro aurrera doa

Urola Kostako Hitza | Hirigintza
2006ko ira. 22a, 15:09

Gipuzkoako Foru Aldundiak 20. Hirigintza eremuko hirigintza plana "behin betiko" onartzea erabaki du orain (Urola Kostako Hitza)

Etxebeltz-Izarra lur eremuan aurten hasiko dira etxeak egiten.  Argazki originala

Julian Eizmendi Azpeitiko alkateak atzo, osteguna, jakinarazi zuenez, Etxebeltz-Izarra 20. Hirigintza eremua hiritartzeko plana "aurrea doa". Izan ere, Udalak lur eremu horretarako proposatutako plana Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako departamenduak behin betiko onartu du. Aldundiak astelehenean hartu zuen erabakia eta atzo iritsi zen jakinarazpena Azpeitiko udaletxera.

Abuztuan Aldundiak Etxebeltz-Izarra hiritartzeko prozesua etetea erabaki zuen, "hainbat akats" zituelako. Ondoren, hil honetako ohiko udalbatzarrean hilaren 7an Udalak hirigintza planari Aldundiak eskatutako zuzenketak egitea erabaki zuen, EAJren, PSE-EEren eta PPren alde botoekin. EAk eta Habeak kontra bozkatu zuten.

Behin aldaketak eta zuzenketak eginda Foru Aldundira bidali dute hirigintza plana, eta orain prozesuak aurrera egiteko erabakia hartu dute. Etxebeltz-Izarrako obrak aurten hasiko direla azaldu du alkateak. Bertan 320 etxebizitza egingo dituzte, 208 babes ofizialekoak eta 112 libreak.

Etxebeltz-Izarran egingo diren obren pausoen berri "garaiz" emango dutela azaldu zuen atzo alkateak.

Bidali:  

Erantzunak

duda | 2006-09-22 : 16:09

kaixo!
poztu naiz berria irakurtzien baña nik duda bat daket ta gustako ziten norbaitek al bahu argitzie.
etxik esatebe aurten hasikoiela iten baña geo zozketa noiz itea? etxik eiten hasitakun? ein aurretik? eo inda geo? faorez dakiyenak eantzun.
eskerrikasko ta ebste bat arte,

ikasberri | 2006-09-22 : 17:09

EA-k eta Habea-k Ikasberriko lurretan nayo etxiek eitie!!!"Alla tu"-n esateben bezela: A la buchaca!!! jajajaja

Ni | 2006-09-22 : 19:09

Aber ba egiye dan ta hainbeste saltsa ta gero Azpeitiyen ain berrezkuek dien protekziyo ofizialeko etxiek azkar iteituben.
Sorteue noiz izengoa ze lengo urteko azarue baino berandou etxebiden apuntautakuek sorteuen sartzeko sorteuek hurrengo urtien o beranduo izen ber du.

pello arbelaitz | 2006-09-23 : 01:09

Zer egiten dute Jose Maria Bastida Arrieta eta bere lagunak, Etxebeltz-Izarra auzian, Gipuzkoako Aldundiaren aurka?
Bastida jaunak ez al duba soldata ederra jasotzen Gipuzkoako Aldundiarengaitik?
Noren interesak babestu nahirik dabilkigu?
Ez noski ainbeste gazteenak, baizik eta ongi ezagutzen ditugun etxe eraikileenak!!!

aranaga peñie | 2006-09-25 : 18:09

bai bai ori dana oso ondo dao baño noiz koño asfaltaberdebe urrestillako bidie!! joder bizikletan ezindek ta entrenau herri hontan!!!

zapatiyero peñie | 2006-09-26 : 02:09

...Urruztilgo bidie???...ta Azpeiti osue!!!Galipota pixket erosi oo!!

aranaga peñie | 2006-09-26 : 18:09

ori dek, beingoz jendie hasi dek eta hitzeiten, asfaltau berkoiabe herriye jende hauek dios, ontxe entrenatzie baño honek paris rube emateik ta. aupa aranaga peñie

gazte bat | 2006-09-27 : 13:09

Pellori erantzuna.
3. puntu.
1) Oiartzabal poligonoak 18 lur jabeen interesak defendatzen ditu.
2) Ze interes defendatzen ditu Udaletxeak 5,4 Milloi Euro sartuz Izarraitz-Etxebeltz poligonoan enpresa pribatu batzuen eraikuntzetan ?
3) Ni gazte bezela ze aukera dut Azpeitin etxea erosteko
- VPO Ia ezinezkoa, jakinda etxe hoiek etxebidek zozketatzen dituela eta ez dela izango Azpeitirrentzat bakarrik
- Etxebizitza librea 540.000 Eurotan estimatzen dute promotoreek dirua irabazteko

duda | 2006-09-27 : 13:09


kaixo 8. gazte bati esan nahi diot , nei esan dibenez etxebidek eztitula inber etxe hoiek. etxebiden ezta azaltzen behintzt azpeiti proiektu bezela behintze.
baña ba al daki norbaitek noiz zozketakoien etxe hoiek?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu