Uztarria.com-eko estatistikak

Uztarria 2006ko ira. 20a, 17:09
Uztarria.com-ek erakutsitako orrialdeak eta izandako bisitak, hilabeteka

Edonork ikus ditzake uztarria.com-en bisita eta orrialde kopuruak

Urtebete darama estatistika-sistema berriak martxan

Urtebeteko datuak, bistan

Urtebeteko datuak, bistan

Duela urtebete, 2005eko irailaren 21ean, uztarria.com-ek dituen bisitak neurtzeko beste estatistika-sistema bat jarri genuen martxan: StatCounter zerbitzuarena, hain zuzen ere.

Argitaratu egin ditugu orain estatistika horiek guztiak. Edonork ikusteko aukera dauka, edozein unetan, orriaren behealdean agertzen den loturan klik eginda.

StatCounter horretan saltseatuz gero —ingelesez dago zerbitzua—, erakutsitako orrialde kopurua eta bisiten inguruko datuak ikus daitezke egunez egun, asteka edo hilabeteka.

Adibidez, urteko laburpena artikulu honetan dagoen grafika horretan ikus daiteke, hilabeteka.

Estatistika sistema berria

Lehen ere bagenuen estatistika sistema bat, Webalizer izena zuena. Eta hark emandako datuak argitaratu izan ditugu noiz edo noiz (1, 2 eta 3 ). Hala ere, ohartu ginen arazo batzuk zituela sistema horrek eta, uztarria.com-en kasuan, zenbait datu puztu egiten zituela, batez ere azkenaldian.

StatCounterrek beste era batera neurtzen ditu bisitak eta orrialdeak, eta gure kasuan zehatzagoa dela ikusi dugu. Hortaz, horiek argitaratzea hobetsi dugu eta datu guztiak erakustea.

Hauxe da estatistikak ikusteko helbidea: my.statcounter.com/project/standard/stats.php?project_id=933196&guest=1