Mikelats AEK euskaltegian izena emateko epea zabalik da

Uztarria 2006ko ira. 11a, 18:09

Euskalduntze eta EGA ikastaroak antolatu dituzte

Izen ematea irailaren 29ra arte egongo da zabalik

Euskara ikasi AEKren eskutik leloarekin Azpeitiko Mikelats AEK Euskaltegiak euskalduntze eta EGA ikastaroak antolatu ditu. Ikastaro hauetan izena eman nahi duenak, euskaltegira jo edota 943 151089 telefono zenbakira deitu beharko du irailaren 11tik 29ra bitartean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean.

AEK Mikelats Euskaltegiko ikastaroak egin nahi dituzten ikasleek, Udalak bekaz lagundurikoak direla jakinarazi dute.