Jabi Agirre Poissyko kartzelara aldatu dute

Uztarria | Politika
2006ko ira. 5a, 18:09

Jabi Agirre preso azpeitiarra Fresnesetik Poissyko kartzelara emaman zuten abuztuaren 29an

Agirrek egindako protestaldien ondorioz mediku asistentzia izatea lortu du

Astebete darama Jabi Agirre azpeitiar presoak Poissyko (Frantzia) kartzelan. Abuztuaren 29an aldatu zuten Fresnesetik (Euskal Herritik 911 kilometrora) kartzela horretara. Poissyko kartzela Euskal Herritik 951 kilometrora dago.

Jabi Agirrek osasun arazoak ditu eta mediku asistentzia lortzeko hainbat protestaldi egin izan ditu kartzelan berak. Agirrek kartzela barruan protestaldiak egiteaz gain, bere lagunek Moulinseko kartzelara martxa ere egin zuten. Horretaz gain, Azpeitiko Udalak kartzela horretako zuzendaritzari gutun bat ere bidali zion Jabi Agirre herritarrarentzat mediku asistentzia eskatuz. Protestaldi horien ondorioz, Fresnesen medikuak ikustea lortu zuen eta gaur egun tratamendu bat jarraitzen du. Bere senideek adierazi dutenez "Jabi bera ere lasaiago dago" tratamendua jarraitzen duenetik.

Hona hemen Jabi Agirreren Helbide berria:

Jabi Agirre Odriozola

11341

Maison Centrale, 17 rue de l`Abbaye

-78303 POISSY

Beste azpeitiar presoak, deportatuak eta iheslaria:

-Juan Carlos Arruti Paterra (Puerto Santa Maria kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.132 kilometrora. Espainia).

-Xabier Etxeberria Txapi (Mureten preso, 349 kilometrora. Frantzia).

-Joseba Segurola Xegu(Onsyn preso, 880 kilometrora. Frantzia).

-Gotzon Aranburu (Villenan preso, 760 kilometrora. Herrialde Katalanak).

-Jose Antonio Cau (La Santen preso, 1.000 kilometrora. Frantzia).

-Juan Manuel Bereziartua Pakea (Venezuelan daukate deportatuta).

-Maria Angeles Artola (Venezuelan deportatuta).

-Iñaki Etxarte (Kuban deportatuta).

-Iker Iparragirre (iheslaria).

Bidali:  

Erantzunak

axi | 2006-09-06 : 13:09

eutsi jabi! urrengo biajie, etxea!!!

ni | 2006-09-06 : 14:09

Aupa Jabi! horreare iritsiko gaituk ta bueltakuen hire gurekin kotxien!!! Portzierto, ostiralien danok kontzentra, DE JUANA ASKATU!
Amnistiarik gabe pakerik ez!

iñaki bahituta!! | 2006-09-06 : 20:09

eta jendea ixilik, beste aldera begira.2004an bete zuen bere zigorra, aske irtetzeko data jarri zion espetxeko zuzendariatzak, pp-k komunikabideen laguntzaz alarma soziala pizten ahalegindu zen eta PSOEk delituak asmatu zizkion kartzelan mantentzeko eta pp lasaitzeko. Bahituta daukate.Baina gure herriko demokratak ez dira lazo urdinarekin irtengo, eta ez dira Ortega Lara bahituta zutenenan bezela kontzentrazioetara joango. lotsagarria. BA IÑAKI DE JUANA HILTZEKO ARRISKUAN DAGO, GOSE GREBA BUKAERARARTE EMATEKO ASMOA BAITU. GURE ESKU DAGO HAU EZ GERTATZEA!! DENOK KALERA!!

aurrekoari | 2006-09-07 : 10:09

Ortega Larak ez zuen ezer egin bahitua izateko.. ez konparatu, mezedez.

4. ai | 2006-09-07 : 10:09

Ez el zaizu nahikoa iruitzen bere kondena osorik bete eta gainea iritzi artikulu bateatiken beste 96 urteko gartyzela zigorra eranstie baiketa dala esateko ala!
inaki askatu!
kadena perpetuaik ez!
Euskal presoak Etxera!

aurekoei | 2006-09-07 : 10:09

iñakik 11 atentatu eta 25 pertsona hil ditu...Santu bat moduan jartzen dezue eta hiltzaile bat besterik ez da ... honelako hitzakk esan dituen tipo batek: "Me encanta ver las caras desencajadas de los familiares en los funerales. Aquí, en la cárcel, sus lloros son nuestras sonrisas y acabaremos a carcajada limpia." ez dit penarik ematen...neregatik jarrai dezala kartzelan.

NI | 2006-09-07 : 11:09

NERI ERE EZ DIT PENARIK EMATEN.LEHENAGO EDO BERANDUAGO: "EL QUE DA RECIBE"

6.ari | 2006-09-07 : 11:09

Eman nahi duzun eritzia, baina gezurrik ez mesedez, horretarako badituzue eta nahikoa komunikabide intoxikatzaile.

8ri | 2006-09-07 : 13:09

non dago gezurra? atentatuetan? hildakoen kopuruan ala esandako hitzetan?

Danai | 2006-09-07 : 15:09

Berrize betiko diskusiyo putie!

4-6-7 eta 9.ai | 2006-09-07 : 17:09

Galdera bat zuzen bat, Verak Abuztuan irten zuen espetxetik, Gal-goa da, eta honen bezala Galeko inputatu guztiak kalean daude.
Hauek ez dute barkamenik eskatu, 27 hildako baino gehiago dituzte beraien sorbaldetan.
Fraga Iribarne, Gazteizen hil zituzten 5 langileren arduradun nagusia da, hau ere ez dute epaitu.
Eta horrela milaka adibie, torturadoreak eta abar. Ia noiz hasten zareten jendaila hauei kontuak eskatzen. Ez dakit baina, orain hain modan dagoen, (demócratas de toda la vida) horietakoak izango zareterakoan susmoa daukat, oker nago?
Agian, batzuek sinetsiko dute zuen diskurtsoa, nik behintzet ez, zorionez, hemen denok ezagutzen gara.

11.naiz | 2006-09-07 : 18:09

Barkatu, hasieran, galdera zuzen bat esan nahi nuen.

inaki etxera!! | 2006-09-07 : 20:09

Bere emaztea hil duen gizona kalera urte oso gutxi pasa ondoren ateratzen da, eta inork ez du hori eragozten. GALek 27 pertsona hil zituen eta inork ez ditu 5 urte espetxean pasa, torturak eguneroko ogi izan dira eta inor ez du espetxea zapaldu (nahaiz eta 7 pertsona hil arte torturatu). Emen justizia gogortzea erabakitzen badute, gogortu dezatela guztientzat, ez euskal independentistentzat bakarrik. EL KE LAS DA LAS RECIBE????? JONTXO JONTXO, DEMOKRATAK VIOLENTZIA JUSTIFIKATZEN. BA SENTITZEN DUT, BAINA "EL KE DA RECIBE"K E.T.A-REN ATENTATUAK JASAN DITUZTEN FAXISTENTZAT ERE BALIO DU. Esaldi hori ez da egokia. Emen irtenbidea arazoaren jatorriari heltzea da, arazoa sustraitik konpontzeko. Zeren el ke las da recibe,ta el ke recibe da-rekin ez da hau inoiz amaituko. jende gahiegik jaso ditu, jende gehiegik eman ditu. Beraz gutxienez bete dezatela beren lege española eta utz dezate INAKI kalean. ETA 6. NAK ETA 7.NAK JAKIN DEZATELA BAHIKETA BAT JUSTIFIKATZEN ARI DIRELA. ETA BAHIKETA BAT TERRORISMOA DA, ETA ARE GEHIAGO BOTERETIK EGINA BADA. ANONIMATOAN EDERKI KENDU DUZUE DEMOKRATA KARETA.

11ri eta 13 ri | 2006-09-08 : 09:09

Beste galdera zuzen bat... EETAk 934 pertsona hil ditu, GAL baino gutxi batzuk gehiago, ezta?
GAL sortu zenan ETAk jadanik ehundaka pertsona hil zituen... argi dago oiloa arraultza baino lehenago sortu zela...
Fraga ez dut atsegin baino berak tirorik ez dio eman inori, zuzenki behintzat,baina ala balitz Batasunakoak ere hiltzaile bezala ikusi beharko genituzke, ezta?
13ri, biolentzia ez du defendiu, kartzelan kondenak betetzea baizik, eta norbait hil ezkero kondena osoa betetzea...BAHIKETA??? tipo hori 20 pertsona baino gehiago hil ditu, konzientzia gabeko hiltzaile bat da ez "martir" bat... gose graban dagoela? ba bere arazoa da, jendea hil zuen bezala orain bere burua hiltzea nahi badu berak jakingo du zer egiten duen baino niregatik ez dadila inoiz irten kartzelatik.

hiltzaileak kartzelan | 2006-09-08 : 09:09

bahiketa? ez diat entenditzen nola sinisten dituzuen zeuen gezurrak...tipo hori hiltzaile bat da ( ETAko kide guztiak bezala)
GAL? niregatik berdin berdin egon beharko zuten kartzelan, hiltzaileak bai dira, baino ETAk eginikoak GALekin justifikatzea betiko eskusie da, GAL ETAren aurka sortu zen eta ez alderantziz...
Egoera ez da aldatuko Iñaki Bilbao bezalako hiltzaile naziak dauden bitartean, atzokoa argi erakusten du ETAk hiltzea duela elburu eta ez ezer konpontzea

Uztarria | 2006-09-08 : 11:09

Kaixo.
Uztarriak iritzi batzuen zatiak kendu egin ditu, web honetako arauak ez betetzeagatik.
Uztarria

iñaki etxera | 2006-09-08 : 20:09

TIPO HORREK KARTZELATIK IRTETEKO DATA 2004AN ZUEN, ZUEN LEGEAREN ARABERA. BAINO FAXISTAK ZARETENEZ, EZ DUZUE ZUEN LEGEA BETETZEN. KOMENI ZAIZUENEAN BAI ETA EZ ZAIZUENEAN KOMENI EZ.BA EZ DUGU ESKATZEN ZUK IÑAKI DE JUANA MAITETZEA, BAINA BAI KALERA ATERATZEA. zein den lenagogoa oiloa edo arraultza??? nik dakidala euskaldun asko hil dira historian zehar zuk defendatzen dituzuen faxista horien edo beraien aurrekoen eskuetan. beraz,....IÑAKI BAHITUTA DAGO, ETA ETXEAN NAHI DUGU!!

ni | 2006-09-12 : 11:09

ez al ginen Jabiatik ai?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu