Uztarriaren abuztuko aldizkaria kalean da

Uztarria 2006ko uzt. 28a, 13:07

Hilabete honetako aldizkarian erreportaje nagusia Espainiako Gerrari buruzkoa da; Uztarriak liburua aurkeztuko du, Amaia Mendizabalek egina

Beste gaiak: Angel Gomez, tiple ohiak, Luis Mari Loinaz, Iosu Badiolaren programa...

Kalean da Uztarriak argitaratzen duen aldizkariaren 76. zenbakia, eta aldizkariko erreportaje nagusia Espainiako Gerrari buruzkoa da. Aurten 70 urte bete dira gerra hori hasi zela. Azpeitian 1936ko irailean sartu ziren Francoren tropak. Uztarriak liburua aurkeztuko du, Amaia Mendizabalek egina. Aldizkarian liburuaren egilea eta gerra bizi izan zuten hainbat lagun elkarrizketatu ditugu.

-Iritzia atalean: Jose Luis Otamendi, Koldo Aldalur, Xabi Borda, Aitor Aranguren eta Kepa Susperregiren artikuluak irakurgai.

-Angel Gomez ezaguna da herrian, kalean asko ibiltzen da, lanbide gogorrean aritu zen urteetan, bakarrik bizi da... bere bizipenak kontatu dizkigu.

-Klik! Badiolaren programa. Iosu Badiolak Mauritanian ateratako argazkiekin eta Andoni Bastarrikak emandako ideiarekin, festetako programa alternatiboa osatu du blogean.

-Ahotsak Edinburgora. 50 urte dira Azpeitiko tipleak Eskoziara joan zirela, kantura. On Julian Barrenetxea zuten maisu eta aho zabalik uzten zituzten denak. Javier Altuna eta Jose Antonio Esnaolak orduko kontuak azaldu dizkigute.

-Jakitekoa atalean. Hamargarren urtez segidan egingo dute herri bazkaria San Inazio bezperan. Jendetza bilduko da atzera. Urte horietan herri bazkarian lan egin duten 10 lagunen ikuspuntuak bildu ditugu.

-Luis Mari Loinazek zezenetetako sarrerak gordetzen ditu. Horretan daramatza 25 urte inguru. Zezenak gustatzen zaizkio, baina zezenketak baino gehiago.

Horiek, eta beste hamaika kontu jorratu dira 76. zenbakian.

Uztarria jasotzeko zer egin?

Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du. Azpeitiko herri aldizkariak gaur egun 2.500 aleko tirada du.