Loiola (eta azkena)

Juankar Arellano | Iritzia
2006ko uzt. 27a, 08:07

Arellanok Loiolan egin dituzten azken lanen inguruan bere iritzia eman du

Loiolatxo zegoen lekuan egin dituzten aparkalekuak.  Argazki originala

Uztaileko azken egunetan gaude eta oporrak ditugu atarian, gehiengo batek behintzat. Inguru honetara jende andana etorriko da, zenbait ospakizun tarteko. Loiolari buruz idazten dudan hirugarrengo aldia da, eta azkena, baina honi gazitik gehiago ipiniko diot gozotik baino.

Zenbait obra egin da Loiola inguru horietan, eta ez nago ziur, baina oraindik amaitu gabe daudela iruditzen zait. Basilikaren eskuin aldean komunak eta igogailua berritu dituzte, itxuraz txikiago jarri dituzte, baina agian erabilgarriago. Beraz, barruko lanak txukun utzi dituzte. Kanpoaldean ez dute ezer egin, eta lehen bezalaxe utzi da.

Lehen Loiolatxo zegoen lurzoruan, aparkalekuak egin dituzte, hortik pasatzea besterik ez da ikusteko nolako apainketa egin den. Polita, oso-oso polita. Erabilgarria, ez dut uste. Aparkalekuak horrela diseinatzeak ez du ez buru eta ez zangorik. Autoa horrelako leku txiki baten sartzeak dituen oztopoak erabilgaitza egiten du. Argi poste edo zuhaitz artean, nahiago landarea apurtu eta ez kotxea markatuta atera, eta hori ere bai seguruenik. Ea zenbat denbora irauten duten landare gizarajo horiek.

Tren geltokiaren ondoan ere aparkalekuak murriztu direla dirudi, hori bai hiru aparkalekutatik elbarrientzat bi leku aparkatzeko, baina toki horretan bakarrik dago ( eta gogoratu basilikaren eskuin aldean dagoela elbarrituentzako igogailua). Hori bai, basilika aurreko zuhaitzpean pasealeku gehiago egin dituzte. Agian korrikan ibiltzen diren horiek utzitako arrastoa estali nahirik edo. Baina zubi berritik Uranga pareraino zorua itxurazkoa da umeen kotxeekin edo gurpildun aulkiak mugitzeko, bestean ezta okurritu ere, lurrean dagoen hondarrak ez du uzten pare bat metro egiten eta.

Aurretik aipatu bezala, obrak amaitu gabe daudelakoan nago. Beraz, oraindik garaiz gaude zenbait aldaketa egiteko. Baina oraingoan iritzi pare bat emango ditut: Elbarrituen aparkalekuak gune ezberdinetan ipintzea. Pasealekuak erabilgarriak egitea, orain dagoen hondar horren ordez beste zerbait ipintzea. Loiolatxoko aparkalekua funtzionala izatea. Eta azkenik, Sistiaga Errekaren bukaera landan integratzea, hau da inguruarekin bat egin eta beste ukitu bat ematea lekuari.

Agian gauza gehiegi idatziko nituen, baina azkena izango denez beharrezkoa iruditu zait.

Bidali:  

Erantzunak

Guztiz ados!! | 2006-07-27 : 11:07

Guztiz ados nao Juankarrekin.
Loiolatxo zeon lekuen ein deben aparkamentue lotsagarriye iruitze zait. Kotxie aparkatzeko lekuik ba al dao ba? Txarrena da leku txikiyen arazo hori bertan landau dituzten haritz gazte hoyek ordainduko debela. Zenbat baliyo ote du zuhaitz hoyetako bakoitze?? Zenbat iraungo debe??
Aparkaleku horren diseiƱue ein duna eztakit noa beira zeon...

Ni ere adoz...... | 2006-07-27 : 12:07

Aparkaleku inguruak ere bukatugabeak dirudite, Umeen museorako sarrera lehen bezela edo okerrago, eta Loiolatxo aurre hori berriz lehen espaloia zena lurrez bete eta kitto..
Loiolatxo zaharra zegoen alde hori ere, trenbide ingurua ez dute bate txukundu.....
Jardinetako bideak nik ere probatu ditut ume kotxearekin eta "todo terreno" bat behar da bide hoietatik ibiltzeko.......
Obrak egiterakoan edo ondo egin edo ez hasi egiten, behar adina diru eduki harte.....

eta ni | 2006-07-28 : 12:07

errekatxoarena oso idea earra eta amorraiekin hobeto.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu