Iriondok gerrarekin egiten den negozioa kritikatu du

Uztarria 2006ko uzt. 26a, 19:07

ETBko kazetariak hitzaldia eman du EHUko Udako Ikastaroetan

"Nazio Batuek bidai agentzia handi bat balira bezala jokatzen dute kazetariekin", esan du

Joseba Iriondo ETBko azpeitiar kazetariak EHUko EHUko Udako Ikastaroetan parte hartu du, eta gerrarekin egiten den negozioa kritikatu du (Noticias de Gipuzkoa). Iriondo, Afganistan, Irak, Iran, Pakistan eta beste gatazka lurraldetan egon izan da berriak ematen ETBrako.

Kostu txikiko berriemaile bereziak izenburua izan zuen atzo (asteartea) hark Donostian emandako hitzaldiak.

Iriondoren esan batzuk:

—"Hedabide talde handiek gatazkak negozio bilakatu dituzte eta, gainera, Nazio Batuek bidai agentzia handi bat balira bezala jokatzen dute kazetariekin".
—"'Free-lance'-n eta gastuak aurreztearen alde nago. Dirutzarik gabe, borondatez eta gogoz, gauza interesgarriak egin daitezke. Halaber, aurrerapen teknologikoei esker gaur egun gastuak izugarri merketu daitezke. Izan ere, 7.000 euro ingururekin telebista tresneria antolatzeko aukera dago. Horrelako aurrekontuarekin, lehen pentsaezina zen kronika salgarriak egitea".
—"Gerran benetan gertazen ari dena eta kazetariaren jakintza maila irudiaren menpe uzten dira. Irudiaren aroan murgilduta gaude".
—"Beharrezkoak ez diren arriskuak hartzen ez diren heinean, toki guztiak dira seguruak. Sen onez jokatzean dago gakoa, jendearekin hitz egitea eta gertatzen dena sakonki ezagutzea premiazkoa baita".
—"Gertakari gordinak ikusi arren, informazioaren eta morboaren artean dagoen muga ez zeharkatzen jakin behar da".

Joseba Iriondok ekainean Pluma de la Paz saria jaso zuen, Iraken berriemaile gisa egindako lanagatik. Mensajeros de la Paz elkarteak eman zion saria, "gerraren bihotz-bihotzean bakearen defendatzaile" izateagatik.