Bukatu da Pourra

Uztarria | Kirolak
2006ko uzt. 24a, 11:07

Bukatu da aurtengo Tourra, eta baita Uztarriak antolatzen duen Pourra ere. Jose Angel Arzuagaren Txerrikeye taldeak irabazi du lehen saria

Koldo Okariz izan da bigarren, eta Jose Angel Arzuagaren bigarren taldea hirugarren

Sari banaketa, San Inazio bezperan, 20:00etan, txosnan

Saritu guztiak

Saritu guztiak

Bukatu da Pourra eta hauek izan dira saritu guztiak, sailkapen nagusian ikus daitekeen bezala:

  • 1. Txerrikeye, Jose Angel Arzuagarena (Etxe-Zuri). 678 euro.
  • 2. Eufemiano askatu!, Koldo Okarizena (Amaia). 339 euro
  • 3. Operacion puerto II, Jose Angel Arzuagarena (Etxe-Zuri). 169,5 euro.
  • 6. Michele, Mikel Sarasolarena (Etxe-Zuri). Kirurin bi lagunentzako afaria.
  • 69. Makibar errota, Agurtzane Gurrutxagarena (Etxe-Zuri). Andoni Aranaga, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariaren elastikoa.
  • 100. Schumi, Ion Aranetarena (Amaia). Uztarriaren sariak (elastikoa eta Uztarriaren txosnan gastatzeko 30 euroko balea).
  • 113. Pitboll, Aitor Iparragirrerena (Erreka). 30 euroko balea tiobiboetarako (Udalaren laguntzaz).

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Aurtengo talde idealak 2174.85 puntu lortuko zituzkeen. Iazkoak, aldiz, 2.165 puntu. 11 puntu gehiago aurten, beraz. Aldiz, talde irabazleak iaz, 1.985 puntu lortu zituen, aurten berriz, 1761.40.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean, 20:00etan, Uztarriaren txosnan. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Zorionak irabazle guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile denei.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu