Loiolako Basilikaz inoiz ikusi gabeko argazkiekin liburua

Uztarria 2006ko uzt. 19a, 23:07
'Loiolako Santutegia' liburuan ikus daitekeen argazkietako bat.

Loiolako Santutegia liburuak adituen testuak ere baditu

Luciano Romano da argazkien egilea; hamar egunez jardun du lanean basilikan

San Inazioren heriotzaren 450. urteurreneko ospakizunekin segitzen dute, eta gaur (asteazkena) liburua aurkeztu dute: Loiolako Santutegia. Basilikaz behin ere ikusi gabeko argazkiak biltzen dituen liburua, hain zuzen.

Argazkiez gain, nazioarteko adituek idatzitako testuak daude.

Luciano Romano da argazkien egilea; arte eta arkitekturako argazkien aditua. Basilikan lanean jardun zuen hamar egunez, argazkiak atera eta atera, barruan inor ez zela, eta ezer ez zela ere bai; izan ere, bankuak-eta kentzeko agindu zuen, ahal zen argirik onena lortzeko asmoz.

FMR editorialak argitaratu du liburua. Bi mila ale gazteleraz eta euskaraz, beste bi mila ale ingelesez eta frantsesez, eta 500 ale "luxuzko" edizioan.