Garmendiko biribilgunearen prozesua abian jarri dute

Urola Kostako Hitza 2006ko uzt. 14a, 13:07

Proiektua idazteko 70.000 euroko aurrekontua jarri du Aldundiak (Urola Kostako Hitza)

Garmendi Gainean biribilgunea egiteko prozesua martxan jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Asteazkenean, Aldizkari Ofizialean biribilgunearen proiektua idazteko lehiaketaren berri eman zuen. Proiektua idazteko 70.000 euroko aurrekontua jarri du Aldundiak.

Gaur egun Garmendi Gainean dagoen zubia bota eta biribilgunea egingo dute, lau besorekin. Bi besok GI-631 errepidearekin lotura izango dute, beste batek Garmendi auzoarekin eta laugarrenak Oñatzko errepidearekin, Arria auzoarekin eta industria gunearekin. Foru Aldundiaren esanetan, biribilgune berri honen helburua, "Garmendi Gaineko trafikoa zuzentzea da".