Uztarriaren uztaileko aldizkaria kalean da

Uztarria 2006ko uzt. 11a, 12:07

Hilabete honetako aldizkarian Julian Bereziartua medikuari elkarrizketa egin diogu

Beste gaiak: Gregorio Azpiazu, Jotakie, Itsaso Agirre, Xabier Zubimendi...

Kalean da Uztarriak argitaratzen duen aldizkariaren 75. zenbakia, eta aldizkariko elkarrikezta nagusia Julian Bereziartua medikuari egindakoa da.

-Iritzia atalean: Jose Luis Otamendi, Koldo Aldalur, Olatz Prat, Jokin Uranga eta Maria Jesus Aranbururen artikuluak irakurgai.

-Bizitzaren aldeak ezagutuz. Gregorio Azpiazu 1949an sartu zen monasterioan. 1970ean irten, eta handik 16 urtera berriz sartu zen. Irailean monje izendatuko dute, bigarrenez.

-Klik Festak.com Afizioz hasi ziren madrazotarrak argazkiak atera eta 'www.festak.com'-en jartzen; Orain, 800.000 iruditik gora dituzte.

-Jotakie. 20 urte dira Jotakie musika taldeak bere lehen LPa atera zuela; 16 urte daramatzate isilik, baina, hala ere, oraindik entzuten da taldearen burrundaie.

-Jakitekoa atalean. Pasatu den asteburuan Katalunian izan dira Azpeitiko erraldoiak; urtero egin ohi den kontzentrazioan hartu dute parte.

-Itsaso Agirre Premietxeberri baserriko 21 urteko neska elkarrizketatu dugu.

Horiek, eta beste hamaika kontu jorratu dira 75. zenbakian.

Uztarria jasotzeko zer egin?

Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du. Azpeitiko herri aldizkariak gaur egun 2.500 aleko tirada du.