Hazparne eta Azpeitia senidetutako herrien festa

Uztarria 2006ko eka. 30a, 14:06

Hazparne eta Azpeitia senidetu zirela 20 urte betetzen dira aurten. Hori dela-eta bihar, uztailaren 1ean, hainbat ekitaldi izango dira.

Uztarria aldizkarian aurreratu bezala, zezen plazan errekortadoreak ikusteko aukera izango da

Hazparneko eta Azpeitiko herriek 1983an, Imanol Elias alkate zela, hasi zituzten senidetzeko asmoarekin harremanak. Eta 1986an sinatu zuten akordioa. Harrezkero bi herriak senidetuta daude. Baina azkeneko urteetan ez da harreman handirik izan bien artean. Orain, ordea, berriro heldu diote harremanei. Izan ere, aurten 20 urte beteko dira bi herrien senidetzeko akordioa egin zutela, eta urteurrena ospatzeko uztailaren 1erako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Tartean, Uztarria aldizkarian aurreratutako errekortadoreen ikuskizuna.

Errekortadoreena Azpeitian behin ere ikusi gabeko emanaldia izango da. Ganadu basatiekin jolasean ibiliko dira hainbat mutil gazte Azpeitiko zezen-plazan. Horretan ibiltzen direnak dira, iaioak, eta ikuskizuna eskaintzen dute. Arratsaldean izango dira zezenekin jolasean eta egunean zehar bestelako ekitaldiak ere izango dira. Hauxe egitarau osoa:

  • 10:30. Hazparneko agintari eta ordezkarien iritsiera Azpeitira.
  • 11:00. Azpeitiko Musika Banda, Hazparneko danbor joleak eta herriko danbor elkarteek osatutako taldeen kalejira alaia.
  • 12:00. Harrera ofiziala Hazparneko ordezkariei. aurreskua eta txistulariak udaletxeko arkupetan.
  • 12:45. Joaldunak eta ttuntturroak kaleetan zehar.
  • 14:00. Bazkaria Loiolatxo Elkartean.
  • 18:00. Zezen jaialdia: Rekortadoreak. Zezen Plazan Nahidekena txaranga.
  • 20:00. Capilla PeƱaflorida Loiolako Basilikan.