'Ku-ku', jolasaren bidez erabilera sustatuz

Uztarria | Euskara
2006ko eka. 27a, 19:06

Eregi Euskara eta Komunikazioa Azpeitiko zerbitzu enpresaren egitasmoa da

Haurrekin hitz egiten hasteko liburuxka da eta Bizkaiko 26 herritan banatzen hasi dira

'Ku-ku' liburuxkaren azala.  Argazki originala

Eregi Euskara eta Komunikazioa Azpeitiko zerbitzu enpresak beste egitasmo bat plazaratu du: Ku-ku liburuxka, haurrekin hitz egiten hasteko.

Bizkaian hasi da Eregi liburua argitaratzen, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunearekin elkarlanean. Hala, hango 26 udalerritan banatuko dute haur liburuxka: Bilbon, Basaurin, Gernikan, Lekeition, Zeberion...; gaur (asteartea) egin dute aurkezpena.

Ku-ku, 0 eta urtebete eta erdi arteko seme-alabekin euskaraz aritu nahi duten gurasoei zuzendutako liburuxka da. Bizkaiko euskara teknikari Bittor Zarrabeitiaren esanetan, "guztiz jostagarria da, osagai ugari dakartza-eta".

Datuak

Argitaratzailea. Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea.
Egileak. Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea eta Azpeitiko Eregi Euskara eta Komunikazioa enpresa.
Orrialdeak. 52.
Atalak. Liburuxkak 11 atal dauzka.
Hiztegia.
-Izenak eta abjetiboak.
-Onomatopeiak.
-Gorputz atalak.
-Senideak.
-Jostailuak eta tresnak.
-Animaliak.
-Bazkaltzeko ordua.
-Horrela ez! Zuzentzekoak.
-Haurrekin jolasteko.
-Abestu! Kantak.
Ilustrazioak. Liburuxka marrazkiz josita dago.
Hizkuntza. Hiztegia, izenak, jostailuak, animaliak... gazteleraz ere emanda daude.

Eregi, Uztarria Kultur Koordinakundeak sortu zuen 2004ko martxoan (hasieran Hitzeko izena zuen Euskara eta Komunikazio zerbitzu enpresak). Euskararen normalizazio prozesuan bidea egitea da Eregiren zeregina; era berean, komunikazio zerbitzu integrala eskaintzen die erakunde publikoei eta pribatuei. Kalitateko zerbitzua da, betiere euskararen balio erantsiarekin.

Eregirekin harremanetan jartzeko:
- 943 08 06 88 (Josu).
- Goiko kale 5, 3-A Azpeitia.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu