Cau Aldalur kartzelara sartu dute

Uztarria 2006ko eka. 26a, 20:06

La Santen sartu dute, "ETAren finantza sarearekin" lotura duelakoan

Gotzon Aranburu epaitzen hasi dira Madrilen

Jose Antonio Cau Aldalur espetxean sartu dute, "ETAren finantza sarearekin" lotura duelakoan. La Santen sartu dute, Askatasunak jakinarazi duenez. Igandean goizaldean jakinarazi zuen erabakia epaileak.

Lehengo asteko asteartean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Cau Aldalur azpeitiarra Baionan, Espainiako eta Frantziako poliziek elkarrekin egindako operazioan.

Ostegunean Parisera eman zuten eta zapatuan deklaratu zuen epailearen aurrean.

Polizia operazioaz informazio gehiago: Berria

Gotzon Aranburu epaitzen

Gotzon Aranburu azpeitiar presoaren kontrako epaiketa hasi da gaur (astelehena), Madrilen. Jesus Maria Etxeberria eta biei egingo diete epaiketa. 2002ko abenduan atxilotu zituzten biak, ETAko kide direlakoan.

Fiskalak 18na urteko kartzela zigor eskaera egin du Aranbururentzat-eta, 2002an Santanderren (Espainia) bonba-autoa jarri zutelakoan. Biek ez dute erantzuterik nahi izan, eta aretoa utzi egin nahi zutela zioten. Poliziak atera ditu handik.

Epaiketak uztailaren 5ean segituko du.

Beste azpeitiar presoak, deportatuak eta iheslaria:

-Juan Carlos Arruti Paterra (Puerto Santa Maria kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.132 kilometrora. Espainia).
-Xabier Etxeberria Txapi (Mureten preso, 349 kilometrora. Frantzia).
-Jabi Agirre (Moulinsen preso, 715 kilometrora. Frantzia).
-Joseba Segurola (Osnyn preso, 1.100 kilometrora. Frantzia).
-Juan Manuel Bereziartua Pakea (Venezuelan daukate deportatuta).
-Maria Angeles Artola (Venezuelan deportatuta).
-IƱaki Etxarte (Kuban deportatuta).
- Iker Iparragirre (iheslaria).