Gidabaimenaren puntuak berreskuratzeko autoeskolarik ez Azpeitian

Uztarria | Gizartea
2006ko eka. 26a, 13:06

Uztailaren 1etik jarriko dute martxan sistema berria

Azpeititik gertueneko autoeskola Elgoibarren egongo da

Puntukako gidabaimena laster ezarriko dute Hego Euskal Herrian. Gidari gehienei 12 puntu egokituko dizkiete uztailaren 1etik aurrera, eta zenbait arau hautsiz gero, puntuak galduko dituzte, eta eskolara joan beharko dute, puntuak berreskuratzera.

Azpeitian, ordea, ez da autoeskolarik egongo. Urtea bukatzerako Hego Euskal Herrian 17 autoeskolek emango dituzte eskolak puntuak berreskuratzeko. Uztailaren 1etik Gasteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean, Santurtzin eta Irunen hasiko dira eskolak ematen. Besteak (ikus behean zerrenda), urtea bukatzerako.

Informazio gehiago: Berria

Autoeskolak

Gipuzkoa
- Donostia: Arakama.
- Villabona: Bengoetxea.
- Irun: Bidebieta.
- Elgoibar: Larrañaga.
- Aretxabaleta: Larringan.

Araba
- Gasteiz: Claxon.
- Laudio: Latatu.

Bizkaia
- Getxo: Arias.
- Zalla: Basurto.
- Gernika: Gernika.
- Bilbo: Javier.
- Bilbo: Mikel.
- Santurtzi: Rekord.
- Durango: Urkoiz.

Nafarroa
- Iruñea: Mariezkurrena.
- Tafalla: zehaztu gabe.
- Tutera: zehaztu gabe.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu