Maider Egiguren aske utziko dute fidantzapean

Uztarria | Politika
2006ko eka. 22a, 15:06

Azpeitiar presoari 30.000 euroko fidantza jarri diote

2003ko azaroan atxilotu zuten, Arrasaten

Azken albistea (ekainak 23, 19:50): Maider Egigurenek irten du kartzelatik

Maider Egiguren, kartzelan, aurtengo irudian.  Argazki originala

Uztarriak orain dela gutxi jakin duenez, Maider Egiguren preso azpeitiarrari 30.000 euroko fidantza jarri diote eta familiak bihar (ostirala) 09:00etarako diru hori biltzen badu, Egiguren aske utziko dute.

Egiguren 2003ko azaroaren 19an atxilotu zuten, Arrasaten. Kalez jantzitako zortzi polizia inguratu eta "oso modu bortitzean" atxilotu zuten, azpeitiarrak anaiari kontatu zionez. Soto del Real kartzelan (Espainia) giltzaperatu zuten hasieran, baina handik ia astebetera Alcala-Mecoko emakumeen kartzelara eraman zuten. Iazko ekainean, Txeirora eraman zuten, eta han daukate ordutik.

Uztarriak maiatzeko aldizkarian elkarrizketa egin zion Egigureni.

Beste azpeitiar presoak, deportatuak eta iheslaria:

-Juan Carlos Arruti Paterra (Puerto Santa Maria kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.132 kilometrora. Espainia).
-Xabier Etxeberria Txapi (Mureten preso, 349 kilometrora. Frantzia).
-Jabi Agirre (Moulinsen preso, 715 kilometrora. Frantzia).
-Gotzon Aranburu (Villenan preso, 760 kilometrora. Herrialde Katalanak).
-Joseba Segurola (Osnyn preso, 1.100 kilometrora. Frantzia).
-Juan Manuel Bereziartua Pakea (Venezuelan daukate deportatuta).
-Maria Angeles Artola (Venezuelan deportatuta).
-Iñaki Etxarte (Kuban deportatuta).
-Iker Iparragirre (iheslaria).
- Jose Antonio Cau Aldalur asteartetik atxilotuta dute, eta gaur Parisera eraman dute, epailearen aurrean deklaratzera.

Azken albistea (ekainak 22, 20:00): Maider Egigurenen senideek 30.000 euroak bildu dituzte eta bihar goizean jarriko dituzte. Dirua onartuz gero, bihar libre gelditzea espero da, eta Azpeitira abiatuko da, kotxez. 10 ordu inguruko bidaia dago Texeirotik Azpeitira, eta iluntzean,iristen denean, Orkatzen lehen harrera egingo zaio.

Azken albistea (ekainak 23, 15:00): Maider Egigurenen senideek gaur goizean dirua jarri dute eta fidantza ordaindu dute. Orain, senide eta lagunak Texeirora bidean dira. Gaur arratsalde-iluntze aldera geldituko da aske ziurrenik.

Azken albistea (ekainak 23, 19:50): Maider Egigurenek irten du kartzelatik, 19:15ak aldera, eta Azpeitirako bidean da.

Bidali:  

Erantzunak

Aupa Muxugorri | 2006-06-22 : 15:06

Hori den poza! Oindik ezin sinistute natxabilen! Belaxe ikusikoñau hire irriparrie gure inguruen.
Hoi den akelarrie montauko deuna San Juanetan

Ongi etorri Maider! | 2006-06-22 : 15:06

Hau bai notiziye! Dedio!

Egurre Maider! | 2006-06-22 : 16:06

San Juanetan teleskopiyuna eiteko prest natxion!
Ongi etorri!

Aupa Maider!! | 2006-06-22 : 16:06

aupa Maider !!Ostia!!
aspaldiko notizik onena jaso diñau nexka!!
pixkanaka pixkanaka bakoitze bere etxea hurbiltziei ekin zonau!!
Gora Euskal preso ta Errefuxiatuak!
Besarakada bero batez jasoko hagu herriyen, hik merezi denan moduen.
aupa Maider!!

Ongi etorri Maider! | 2006-06-22 : 16:06

Tartin tartien notizi on bat aitzeanin eztek gutxi.

Ongietorri etxea Maider!!!!!! | 2006-06-22 : 18:06

Hau dek/n poza ta hoi dek/n notiziye hori!!!!
Aber laister ikuste haugun kalien berrize hire irriparre ear horrekin!!!!
Ta aber falta dienak e pixkana kalien ikusteitugun!!!!
Animo ta besarkadak preso ta iheslayen senitarteko danai!!!!

Begoña | 2006-06-22 : 19:06

Poz haundia hartu det, ia pixkanaka denak ekartzen ditugun etxera!

Oi ona!!! | 2006-06-22 : 20:06

Aupa Maider!!!!
Oindik ezin sinistute natxion. Hau gogue biyer hi ikusteko!
Besarkada potolo bat

AUPA MAIDER | 2006-06-22 : 21:06

HERRIA ZUREKINNNNNNNNNN, ASKO MATTE HAUGU. PRESO ETA IHESALARIAK ETXERA, TXAKURRAK BERAIEN HERRIRA, TA INDEPENDENTZIA!!

Hori den ETA! | 2006-06-23 : 10:06

Aupa Maider
Lepo maite haugu eta gaur gauien besarkada estu batekin agurtuko haugu, asko pozte naun.
Oain bestiek ekarri ber dizkinagula eztinau ahaztu ber, JO TA KE!

Ni | 2006-06-23 : 11:06

Aupa Maider!!
Hi ez ezagutu arren, pozten naun hireatiken. Ongi etorri herrira!!!

AUPA MAIDER!!!!!!!!!!!!! | 2006-06-23 : 12:06

Hoi den hoi notiziye!!! Pozten naun bene-benetan. Nahiz ta oindiken asko ta asko barrun geldiu, danak ata ber ditxiñau zulo hortatik. Ta kanpuen daudenak Euskal Herrira ekarri!!!
Ez haut asko ezautzen baino hire irripar ear hori ikusteko gogue bazaukenat benetan!!!!
ONGI ETORRI!!!!!!!!!

BERRI POZGARRIYE! | 2006-06-23 : 18:06

Hau da hau berri pozgarriye. Ongi etorri Maider berriz ere gure artea eta ea bake prozesu honen bidez errefuxiatu, iheslari eta preso danak laiste kalien dien.
ONGI ETORRI MAIDER!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu