Jose Antonio Cau Aldalur azpeitiarra atxilotu dute Baionan

Uztarria | Politika
2006ko eka. 20a, 11:06

Espainia eta Frantziako poliziek elkarrekin egindako operazioan atxilotu dute

"ETAren finantza sarearekin" lotura izatea egotzi diote; operazioan beste 11 lagun atzeman dituzte

Frantziako eta Espainiako poliziek elkarrekin egindako operazioan, guztira 12 lagun atxilotu dituzte, "ETAren finantza sarearekin" lotura izatea leporatuta. Zazpi lagun Lapurdin atxilotu ditu Frantziako Poliziak eta beste bostak Gipuzkoan Espainiako Poliziak. Horien artean, Jose Antonio Cau Aldalur atxilotu dute, Baionan.

Cau Aldalur (Jose Antonio Zuraitza da jaiotzez; abizen horrekin ezagutzen da haren familia Azpeitian), Azpeitian jaio zen, 1943. urtean, baina gaztetatik Lapurdin bizi da, Cau Aldalur sendia hara joan zenetik.

Gara.net webguneak adierazi duenez, azpeitiarraren egoeragatik kezka azaldu dute ingurukoek, begiko ebakuntza egin berri diotelako.

Polizia operazioa oraindik zabalik dago, eta miaketa asko egiten ari dira. Espainiako Barne Ministerioak baieztatu duenez, honakoak dira atxilotuak:

Julen Madariaga (Bilbo, 1932) Senperen.
Angel Iturbe Abasolo (Arrasate, 1953) Arrangoitzen.
Jose Luis Cau Aldalur (Azpeitia, 1943) Baionan.
Cristina Larrañaga (Arrasate, 1954) Azkainen.
Eloy Uriarte (Soraluze, 1941) Miarritzen.
Izaskun Gantxegi (Eibar, 1944) Miarritzen.
Jose Ramon Badiola (Eibar, 1958) Hendaian.
Joseba Imanol Elosua (Zumaia, 1934) Irunen.
Jose Karmelo Lukin (Iruñea, 1974) Hondarribian.
Ramon Sagarzazu (Bilbo, 1936) Oiartzunen.
Jean Pierre Harokarene (1963) Irunen.
Iñaki Aristizabal (Oiartzun, 1946).

Informazio gehiago Berrian

Bidali:  

Erantzunak

polizia alde hemendik | 2006-06-20 : 21:06

txakur estrangeruek beayen herrira, gu pakin utzita

1ri | 2006-06-20 : 23:06

hiltzaieleak eta terroristak kartzelara, joku demokratikotik kanpo daudenak beraiek dira..hoiek dira hemen behar ez ditugun euskaldunak.

2.ai | 2006-06-21 : 08:06

Nun daude Lasa eta Zabala,Kattu, Xabin Etxaide, eta abar eta abar hil zituztenak?, Gal sortu zutenak?, torturadoreak?, gerran hainbat gudari fusilatu zituztenak?, inor ez dago kartzelan, denak kalean dabiltza lasai lasai. Zure moduko "demokrata" asko dago "suelto", zuek ez dezute nahi pakea, zuentzat errentagarriago da gatazka segitzea. Ah, eta hasi hasieran aipatu ditudan horien hiltzaileentzako kartzela eskatzen.

3.garrenai | 2006-06-21 : 10:06

arrazoie daukek. kasu hoietan parte hartu zebenak kartzelan eonbertziaben. baino neurri berdinien etakuek barruen eonberdebela onartu berkoek ezta? ze neretzako hiltzailien artien etzeok ezberdintasunik. nik beti esan diat, bai batzuk zein bestiek barrure. hik eo nik batemat akauko bagenuke eon lasai barrure jungo ginekela, ba hauek danak berdin. hilketa bat etzeok justifikatzeik sekula. euskal presoak euskal herrira !!

tregua? | 2006-06-21 : 11:06

Dirudienez ETAren estortsio sarea etzegoen treguan, jubilazio ona nahiko dute gañera...

2NA 3ri | 2006-06-21 : 11:06

Hiltzen duena kartzelan sartzea bidezkoa da, bai alde batekoak bai bestekoak.Ez dago ez herririk ez lurrik pertsona baten odola merezi duena.
Oso errexa da hire kontzientzia besteek egin dutenarekin garbitzea baino barkayek ETAK ehundaka pertsona hil ditu, umeak, gazteak, gatazkarekin zerikusirik ez zuen jendea... tortura? bahiketak ez dira tortura? Mehatxuak ez dira tortura? M.Blanco bahitu eta ejekutatzea ez da tortura? jendea Euskal Herritik bidaltzea ez da tortura? kotxea erretzea ez da tortura?...
ETA kartzelara.. ez dira gudariak, hiltzaileak baizik..ez dira euskaldunak, mafioso hiltzaile batzuk baizik.

2NA 3ri | 2006-06-21 : 11:06

Hiltzen duena kartzelan sartzea bidezkoa da, bai alde batekoak bai bestekoak.Ez dago ez herririk ez lurrik pertsona baten odola merezi duena.
Oso errexa da hire kontzientzia besteek egin dutenarekin garbitzea baino barkayek ETAK ehundaka pertsona hil ditu, umeak, gazteak, gatazkarekin zerikusirik ez zuen jendea... tortura? bahiketak ez dira tortura? Mehatxuaka ez dira tortura? M.Blanco bahitu eta ejekutatzea ez da tortura? jendea Euskal Herritik bidaltzea ez da tortura? kotxea erretzea ez da tortura?...
ETA kartzelara.. ez dira gudariak, hiltzaileak baizik..ez dira euskaldunak, mafioso hiltzaile batzuk baizik.

6.ai | 2006-06-21 : 18:06

Hi, zergatik ez haiz hasten, PPko fundatzailien kontra. Badakik, igual ahastute eongo haiz Gasteizko elize batien 5 langile hil zituztela indar errepresiboak, eta badakik zeinen aginduak bete zituzten, ez?, Fraga Iribarne faxistarenak. Igual hiretzako langile hoiek ez diabe hire errespetue mereziko. Ederki ikusten dek hire demokrata itxura, eta berriro eskatzen diat, jun ai hire alderdi españolista horretara eta han bota zak diskurtso fatxa hori.PEPERO!!!!!!!!!!!!

6.nai | 2006-06-21 : 18:06

Kasu hontan hik ere gauza berdina egin dek, nik galdera bat egin diat eta hik heuriekin segitzen dek. Galdera bat egin diat: Nun daude, Lasa eta Zabala hil zituztenak, Zabaltza, Etxaide, Kattu, eta milaka gudari fusilatu zituztenak?, inor ez ziok kartzelan, denak kalien. Berriro esaten diat, eskatu zak hoientzako ere kartzela.Eta hiretzako hiltzaileak direnak, neretzako gudariak dituk, sin más.

kx2! | 2006-06-22 : 08:06

Nahi dekana , baino momentuz Jose Antonio Cau Aldalur
a la perrera, ta ixil ixilik!!!Hire lagun asko bezala, por listiyos!!!

10.GARRENAI | 2006-06-22 : 09:06

HI AITZEALDEK/N , ERRSPETU FALTIE IZUGARRIYE IRUITZEZITEK/N HIRIE. TA ANONIMU AIZEN/N EININ BALIENTINA ITIE ERREZA DEK/N.HORI KOBARDINA DEK.SEURU EZITZENALA HORI ARPEIRE ESATEKO GAI IZENGO, TA BESTELA IZENA JARRI TA INGO ÑAU

11ri eta 9ri | 2006-06-22 : 11:06

11 Izen bat al da ba? ez diat ikusten abizenik... anonimatoa kritikau ta berdina egin? joder, earra hire sistema.. bestaldetik nola emango dugu izena 9 bezelako demokratak foru hontan egonik, desadostasuna isladatu dut eta automatikoki irten da " faxista" bat esanez PPkoa naizela, fatxa bat naizela eta horrelakoak...berea bai diskurtso demokratikoa!!! joder, ez zarete aldatuko, beti indarra eta mehatsuaz jokatzen dezue, gustokoak ez diren ideiak eta jarrerak kanporatuz eta pentsatzeko era ofizial eta abertzalea egi on bakarra bezala ezarriz... horri, historikoki, FAXISMOA deitu zaio...
Eta EZ naiz PPkoa, aunque te joda, hi baino euskaldunagoa nauk baino demokrazian eta pakean sinisten dut, guztion ideiak errespetatzen diren herri bat nahi dut, hitzarekin gauzak konpontzen diren herri bat nahi dut, mehatxu gabeko herri bat nahi dut...hori txarra al da ba?
Eta Fraga puta seme bat dela denok dakigu, ez tek ezer berririk deskubriu, eta bera bezalako asko daudela ere danok dakigu, baita kartzelan egon beharko zutela, o.k..baino berdin ETAko hiltzaileak... ETAren akatsak ezin dira besteen akatsekin juztifikatu.. ETA mila pertsona inguru hil ditu euskaldunen izenaean eta ia noiz konturatzen diren EZ DITUGULA NAHI, EZ DITUGULA BEHAR,HILTZAILE ZIKIN BATZUK DIRELA.

GORA EUSKADI TA,.... | 2006-06-22 : 21:06

INDARKERIAREN BIDEZ INJUSTIZI EGOERA BAT MANTENTZEN DUTENEN AURKA, INDARRA ERABILTZEA ERABAT ZILEGI DA.AGINTARI FAXISTEK HERRIA ZAPALTZEN DUTENEAN, HERRITARREN BETEBEHARRA DA INJUSTIZIAREN AURKA BORROKATZEA. ,.........ASKATASUNA!!!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu