Habeak hainbat ekimen antolatu ditu aste honetarako

Uztarria | Politika
2006ko eka. 13a, 16:06

Iraganetik etorkizuna... gure esku lelopean hainbat ekimen antolatu dituzte asteazken eta ostiralerako

Udal gobernua osatzen duten EAJ eta EAren "itxikeria" salatu du Habeak

Atzo, astelehena, Habeak prentsaurrekoa eman zuen sanagustinpen.  Argazki originala

Ezker abertzalea legez kanpo jarri zutela hiru urte bete direla salatzeko, Habeak atzo (hilak 12) prentsaurrekoa eman zuen udaletxe azpian. Ezker abertzalea udaletatik kanpo lagatzeko, "Espainiako alderdiek PNV eta EAren laguntza" izan zutela salatu dute eta "gaur egun nahiz eta Euskal Herriko egora politikoa aldatu, jarrera berdinean jarraitzen" dutela dio Habeak.

Horren aurrean, Habeakoen esanetan Ezker Abertzaleak oztopo guztien gainetik, bere konpromisoei eutsi die "mugimendu dinamikoa eta indartsua" delako.

Udalari dagokionez, Habeak uste du "herri problemak udaletxean erantzuna behar dutela eta Udalak herritarren beharrei erantzun behar diela". Horrekin batera azkenaldian, udal gobernua osatzen duten EAJ eta EAren "jarrera itxia" salatu dute. Aurrera begira, Habeak "Azpeitiko ezkertiar eta abertzale guztiak batuko dituen proiektua osatzeko helburua" duela adierazi du. Hori dela eta hainbat ekimen antolatu dituzte aste honetarako Iraganetik etorkizuna... gure esku lelopean.

Ekainak 14, asteazkena

Joseba Permachek Ezker Abertzalea prozesu politikoaren aurrean hitzaldia emango du Enparan dorretxean 20:30ean.

Ekainak 16, ostirala

Herritarrek osatutako mosaiko bat gorpuztu nahi dute 19:30ean plazan. Ondoren, afaria egingo dute Frontai Txikin. Bertara joateko txartelak, Zuhatz, Amaia, Orkatz, Etxe Zuri eta Txarrantxa tabernetan daude salgai. Langileek 15 euro ordaindu beharko dute eta ikasle eta langabetuek 10 euro.

Bidali:  

Erantzunak

Mikel | 2006-06-13 : 18:06

kalean kontatu didate ekainak 16 koa udalak ez duela uzten plazan egiten. Egia al da? Eta hala bada plazan egimgo da edo beste nonbaiten?

permatx! | 2006-06-14 : 08:06

gaur 20:00etan hitzaldi interesgarriye zeon/k enparan dorretxien. Joseba Permach zatorren/k eta ni uste merezi duela egoerien ingurun zerbait geiyo jakiteko aprobetxatzie. Ikusiko gaitun/k...

2.ai | 2006-06-14 : 10:06

20:30etan da, ez zortziretan, neu ere han izango naiz, oso interesgarriye iruditzen zait.

MIKELI | 2006-06-14 : 16:06

Egiye dek hasera baten alkatiek plazako kotxiek etzitula kenduko esantzula. Dena den, Larunbateako merkatayek edo zerbait antolauta omen tzakeabe ta hauentzat bai plazako kotxiek kentzeko asmue debela. Ostirel eguerdiyen kotxiek kentzen hastekuek omen dituk. Suposatzen dek arratsaldeako libre egongo dala ta horretaz baliatuz plazan egingo dek ekitaldiye.
Alkatien jarrerien ingurun bakoitzek atea ditzala bere ondoriruek...

alkatie | 2006-06-15 : 14:06

ze pentsatzebe udaletxeko jende honek; Plazie beayena dala? Udaletxien Habean bazterketie nahikue ez ta gainea oain ezta plazie utzi nahire. Nahikue deu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu