Joseba Segurola espetxez aldatu dute

Uztarria 2006ko eka. 1a, 18:06

Aste honen hasieran aldatu dute espetxez

Osnyko espetxera, Paris ingurura, aldatu dute; Euskal Herritik 880 kilometrora dago

Joseba Segurola Xegu preso azpeitiarra Cuincyko espetxetik (Belgikako mugan) Osnyko espetxera, Paris ingurura, aldatu dute. Osnyko espetxea, Euskal Herritik 880 kilometrora dago. Segurolak bi hilabete inguru eman ditu Cuincyko espetxean.

Presoaren senideek Uztarriari adierazi diotenez "asteartean edo asteazkenean aldatuko zuten espetxez" baina ez dakite seguru. "Asteburuan segururaski ez dugu bisitarik edukiko hilabete lehenago eskatu behar izaten delako". Familiakoak bihar dira Xegurekin hitz egitekoak.

Segurola 2005eko martxoaren 23an atxilotu zuten Lannemezanen (Frantzia), ustez ETAko kidea delakoan.

Beste azpeitiar presoak, deportatuak eta iheslaria:

-Juan Carlos Arruti Paterra (Puerto Santa Maria kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.132 kilometrora. Espainia).
-Xabier Etxeberria Txapi (Mureten preso, 349 kilometrora. Frantzia).
-Jabi Agirre (Moulinsen preso, 715 kilometrora. Frantzia).
-Gotzon Aranburu (Villenan preso, 760 kilometrora. Herrialde Katalanak).
-Maider Egiguren (Texeiron preso, 665 kilometrora. Galizia).
-Juan Manuel Bereziartua Pakea (Venezuelan daukate deportatuta).
-Maria Angeles Artola (Venezuelan deportatuta).
-IƱaki Etxarte (Kuban deportatuta).
-Iker Iparragirre (iheslaria).