Iraurgiko alebin mutilak futbolean Gipuzkoako txapeldun

Uztarria 2006ko mai. 31a, 12:05
Iraurgi Ikastetxeko alebin mailako mutilak futboleko Gipuzkoako txapeldun dira.

Iraurgi Ikastetxeko taldekoak aurreko larunbatean Urnietako Egape taldearen kontra irabazi ondoren Gipuzkoako txapeldun dira

Iraurgi Ikastetxeko mutilen alebin mailako taldeak futboleko Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen pasatu den larunbatean. Neurketa, Donostian jokatu zuten Urnietako Egape Ikastolakoen aurka. Partidan 1-1 egin zuten, eta txapelduna erabakitzeko penaltika jokatu zuten; 3-2 gailendu ziren azpeitiarrak. Mikel Aizpitarte eta Jon Camposek entrenatzen dituzten mutilek "partida gogorra" jokatu zuten. "Duela lau urtetik entrenatzen dugu taldea eta aurtengoa azken urtea izan da. Taldeak jokatu dituen partida guztiak irabazi ditu; oso talde ona da" dio Aizpitartek

Iraurgi Ikastetxeko alebinen talde honek, futbolaz gain saskibaloian ere jokatu du denboraldian, eta Gipuzkoako finalera iritsi dira kirol horretan ere. Baina bi finalak jokatu ezin zituztenez, gaztetxoek futboleko finala jokatzea erabaki zuten, Gipuzkoako txapelketan nagusituz.