Lagun Onak-eko neskek maila igoera jokatuko dute asteburuan

Uztarria | Kirolak
2006ko mai. 29a, 17:05

Partida, Donostiako Intxaurdi taldearen kontra izango da

Noiz eta non jokatuko duten ordea, zehaztu gabe dago oraindik

Erregional Mailako Lagun Onak nesken taldea.  Argazki originala

Lagun Onak-eko nesken lehen taldeak asteburuan maila igoerako finala jokatuko du Donostiako Intxaurdiren aurka, pasatu den asteburuan, Beti Onari 2-3 irabazi ondoren. Partida hori irabaziz gero azpeitiarrek datorren denboraldia Emakumezkoen Nazional mailan jokatuko dute.

Finala noiz eta non jokatuko den zehaztu gabe dago oraindik. "Donostia eta Azpeitia bitarteko herriren batean izango da baina oraindik ez dute zehaztu", dio Mikel Salegi Erregional Mailako Lagun Onak nesken taldeko entrenatzaileak.

"Intxaurdi talde beteranoa da eta nesken futbol taldeak dituen kluba da, 75 jokalari eta lau talde ditu. Guk, berriz, jokalari gazteak ditugu. Konfidantza pixka batekin jokatu beharra daukagu", dio Salegik. Hori dela eta "lehia gogorra" izango dela dio entrenatzaileak. Lagun Onakek baja garrantzitsu bat izango du finalean, Ane Aranbururena. Beti Onaren kontrako neurketan epaileak txartel gorria atera zion Aranbururi. "Haren falta garrantzitsua da. Urte osoan titularra izan da eta oso ondo jokatu du. Hala ere taldea hogei lagunek osatzen dugu eta denen laguntza beharko dugu finala irabazteko" dio Salegik.

Bidali:  

Erantzunak

animo!!!!!! | 2006-05-31 : 22:05

irabaziko zue aupa neskak!!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu