Andoni Egaña: "Egokitasunetik lor daiteke hizkuntzaren xarma geureganatzea"

Uztarria | Euskara
2006ko mai. 25a, 18:05

Euskararen kalitatearen inguruko hitzaldia eman zuen, Uztarria Kultur Koordinakundeak gonbidatuta

Sindikatu Zaharreko aretoa bete egin zen

Andoni Egaña, Sindikatu Zaharrean, hitzaldian.  Argazki originala

Atzo, asteazkena, Andoni Egaña bertsolari eta idazleak euskararen kalitatearen inguruko hitzaldia eman zuen, Uztarria Kultur Kordinakundeak gonbidatuta. Sindikatu Zaharrean izan zen eta aretoa bete egin zen. Egañak, Kike Amonarriz eta Joxerra Garziarekin batera, euskararen erabileraren inguruan lan bat egina du. Hark hitza hartu aurretik, Imanol Lazkano bertsolariak egin zituen aurkezpen lanak.

Hasiera emateko, euskararen kalitatearen inguruko hiru datu adierazgarri aipatu zituen Egañak. "Euskararen kalitateari dagokionez, hiru datu: bat, gaur egun sekula baino euskal hiztun gehiago gara; bi, sekula baino toki gehiagotan egiten da euskara, lurraldetasunari begira; eta hiru, sekula baino gai gehiagori buruz aritzeko gauza gara euskaraz. Hiru datu horiek positiboak dira, bere horretan".

Hizkuntzaren kalitatearen galera zein faktorek eragiten duten azaldu zuen ondoren: familia, eskola, kalea eta ingurua, eta hedabideak.

"Euskal Herri osora begira, familiak gero eta desberdinagoak, anitzagoak dira. Ia familiarik ez da geratzen non umearen gurasoak herri berekoak diren eta biak euskaldunak. Umearen gurasoak bat herri batekoa da, bestea bestekoa, bat euskalduna, bestea agian ez, bat euskaldun berria... Familietan duela 40 urtera arte geneukan homogeneizazio hori galdu egin da. Eta horrek hizkuntzaren transmisioan zerikusia handia dauka. Gutxi hitz egiten dugu familian eta familia da hizkuntzaren transmisiorako lehenengo tresna".

Eskolaren papera

"Eskolari ematen diogu gure zabarkeriaren lan guztia. Bide heziketa eskolan egiten da, sexu heziketa eskolan, eta hizkuntzaren transmisioa ere eskolan?" galdera bota zuen Egañak.

"Euskara bere bizitza-hizkuntza ez duen 20 urteko jende asko dago D ereduan ikasi duena. Horrez gainera, eskola, oro har, disimulatzen ari dela uste dut; gurasoak bezala. Nik uste dut eskolan simulatu egin behar dela, ez disimulatu. NASAkoek astronautak espaziora bidaltzen dituztela, ikusiko zenituzten simulakroak egiten; jendea espaziora bidaltzerako, hor aurreikusten da hango egoera, eta horretan entrenatzen dira astronautak. Umeekin hori egin behar da hizkuntza kontutan. Kalera irten behar dutenerako, etxean, eta etxean ez bada eskolan, simulatuz".

Hedabideei kritika

Hedabideek ere hizkuntzaren galeran zerikusia dutela uste du Egañak. "Hedabideetako euskara, oro har, eta salbuespenak salbuespen, berdintzailea da. Eta hizkuntza disfrutatu nahi duenak, hizkuntzaren lilura sentitu nahi duenak, dagokionean dagokion hitza eta esamoldea erabiliz gozatuko du, ez bestela. Hedabideek beti denari berdin deitzera ohitzen gaituzte. Hedabideek, pizzeriako hizkuntza ematen digute. Pizza denek base bera daukate. Hizkuntzaren zaporea gozatzeko, jatetxekoa eta kartakoa jan behar da". Horregatik, hedabideek "hizkuntzaren zehaztasunarekiko gustua lokartu" egiten dutela adierazi zuen.

Euskara zuzena, jatorra eta egokia

Hizkuntzak hiru gradu dituela adierazi zuen: euskara zuzena, jatorra eta egokia. "Euskara zuzena, Euskaltzaindiaren arauen arabera zuzen erabiltzen dena da. Euskara jatorra, euskararen senari jarraitzen diona. Garrantzitsuena, euskara egokia definitzea da. Euskara egokia, bere helburua lortzeko egokia den euskara da".

"Euskara egokiaren kasuan, helburua da garrantzitsua, helburuarekin batera nor ari den, nori... Faktore guztiak hartu behar dira kontutan euskara esamolde bat egokia den edo ez ebaluatzean. Egokitasunean beti segun galdera egin behar da: segun nor ari hitz egiten, zergatik... Egokitasunaren ikuspegi honetatik, egokitasunetik eta diskurtsotik pentsatzen dut lor daitekeela hizkuntzaren xarma geureganatzea".

Azpeitiari buruz esandakoak

"Azpeitia da herri bat Euskal Herri osoa konbentzi dezakeena euskaraz egitea ona dela. Ez gurea delako, zaharra delako; erabil litekeelako eta egoki erabilitakoan, arrakasta lortzen delako baizik".

"Azpeitia hiztun egokiz betetako herria da. Landu egin delako, familiak lagundu egiten duelako, kaleak laguntzen duelako...".

Egañarena, Uztarriaren Euskara arloak antolatutako 21. hitzaldia izan da.

Bidali:  

Erantzunak

ERRAMUN AIZPURU | 2006-05-25 : 21:05

Egin duzuen laburpenaren arabera, oso ondo tajutua dago Andoni Egañak Sindikatu Zaharrean, Uztarrikoei esker, burutu zuen hitzaldia. Eskolaren papera, hedabideen zeregina. Han jasotako txaloei nirea gehitu nahi diet.Baino...beti bainoka!...Azpeitiari buruzko esandakoarekin ez nator guztiz bat. Lausengu usaina dario gogoetari; koipelustrea, nabarmen
Euskara zuzena eskatzen du, besteak beste, Andonik. Hori da arean edozein hizkuntzak beharduen ezaugarritako bat Eta ez zaio Azpeitiko euskara lotzen Euskaltzaindiaren Araudiari inondik ere. Oso dago asao Egañak aitortu dion zuzena izatetik. "Landu egin duelako"zehazten du."Hiztun egokiz betetako herria da" Ez naiz iritzi berekoa tamalez. Uztarriaren webeko erantzunetan azaltzen den euskara akats larriegiz zipriztinduta agertzen da gehienetan."Jatortasunaren" izenean hutsune onartezinak estali nahi ditugu ene uste apalean. Hobe euskara trakesa gaztelera ona baino esan ohi da eta bat nator hein batean. Baina "euskara hobean, hobe" beharko luke hartu helburutzat nire herriak.Orduan bai, orduan, mihian bilorik gabe esan genezake, "hiztun egokiz betetako herria" dela, lausenguan edo gezurrean labaintzeko arriskurik gabe. Zuena bai, Uztarriakoena alegia, eredutzat har genezake garate handikoa baita.

ni | 2006-05-25 : 22:05

hemen eztiau eskolako azterketan bezela hi, hitzeiteyaun bezela idazteyau, ordenadore aurrin gatxaudek

ez duzu pitorik ulertu | 2006-05-26 : 10:05

Erramun, uste dut ez duzula pitorik ulertu. Uztarrian ageri diren erantzunak egokiak dira, zureak ez bezala. Zuk egokitasuna zuzentasunarekin nahasten duzula uste dut. Egokia al da "garate handikoa baita", edo "mihian bilorik gabe", edo "burutu zuen hitzaldia" esatea/idaztea? Nire herrian ez behintzat

Iñaki Odriozolak aurrekoari | 2006-05-26 : 11:05

Eta egokia eta zuzena al da zuk artikulua sinatu ez eta Erramun Aizpururi kritika egitea?

Iñaki Odriozolari | 2006-05-26 : 11:05

Egokia eta zuzena da kritika egitea. Igual Uztarriaren arauen kontrakoa baina egokia eta zuzena. Eta nik kritika Uztarriaren arauak jakinda egin dut: alegia, Uztarriak nire iritziak kendu ditzakeela kontuan hartuta.
Eta Erramuni berriz esango diot: uste dut ez duzula zipitzik ulertu.

ERRAMUN AIZPURU | 2006-05-26 : 11:05

Hiru dira edozein hizkuntzak ezinbestekotzat hartu behar dituen ezaugarriak.Araudiari lotzea,hitz bakoitzari esanahi zehaztua ematea eta aberastasuna. Eta hau azterketetan zein harreman arruntetan izan behar dugu beti gogoan nire herrian eta edonon. Aipatu abertastasuna lortu ahal izateko etengabe irakurtzea da, -hiztegia eta axota beti alboan-bide bakarra.Iparraldeko eta Hegoaldeko idazle aunitz dgu zokoraturik eta horrela nekez eman diezaiokegu aberastasunik euskarari. Eta ez ahantz "Sinonimoei" buruzko azterketa egin beharko duzula inoiz euskarazko agiririk eskuratu nahi ba duzu Bide honetatik joz gehienok ezagutzen dugun Carlos Sobera nire ikasle ohiari zuzendu behar izan nion arestian hainbat aldiz erabiltzen duen "escalado" hitza, esanahiez aldatzen baitu."burutu" aditza guztiz erabilia da; eta "mihian bilorik gabe" edo "garate handikoa baita"ikasi baduzu oraingoan,arras pozten nauzu. zirku onetik zoaz.Pitorik baino gehiago ulertzea erdietsiko duzu Eta hiru aldiz bidali dudala eta, kexu dago norbait.Nire trebetasun ezaren ondorioa baino ez da arean. Baina hor daude Uztarrikoak erne gure hankasartzeak zuzentzeko."EMAN" laukia ziztatzerakoan ez dut jaso denaren erantzinik ikusten eta horrek eragiten du akatsa.Ez da ez Hirutasun Deunaren aipamenik egiteko; ederrak geundeke". Badakit, jakin, edozein hizkuntzetan errepikapena erabili ohi dela bulko bat indartzeko.Agian "asper asper eginda nauzu" esaten arituko zara zure baitan adibide egokia izanik. Baina ez zem hori ere nire helburua; ez zaitut "oso" aspertuta edo gogaiturik ikusi nahi; aitzitik, nire nabastarrea zuretzat (Behin bakarrik ziztatuko dut oraingoan "Eman" laukitxoa gogaitu ez zaitzadan)

azpeitiarra | 2006-05-26 : 13:05

nik etzakiat zein dan erramun baño idazlie emateik.Oi dek idaztie hori euskera garbi garbiyen!!!!earra

Iñaki Odriozola | 2006-05-26 : 13:05

Eta zergatik ez duzu sinatzen? Zergatik ez defenditu zeure iritzia eta kritika zeure izen-abizenekin sinatuta? Hobeto komunikatuko zenuke, errealagoa litzatekeelako zeure zera.

2 garrena | 2006-05-26 : 15:05

Ni nauk berrize Erramun. Esanbeherra zaukeat asko gozatzeiatela hiri irakurtzen, baiña iruitze zitek hik eztekala hola hitzeingo launekin. Ta hala eite baek, ba esangoiat hizkuntza asuntun biziyen bezela batzuk arauek segitzeituzuela ta beste batzuk eztitxiaula segitzen. Baño Andoni Egañan ondoriyue da (ta arrazoye zaukek) : garrantzitsuna ez al dek elkar ulertzie? Askotan hizkuntza landue erabiliz hori zikintzekm, ta eztiat hireatik esaten bereziki. Usteiat ulertu dikela

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu