Akauzazte taldearen 'Yonki' bideoklipa

Uztarria 2006ko mai. 23a, 18:05

Akauzazte taldeak, 1995eko Zinta enlatatua reeditatu du

Reedizio horretan datorren Yonki bideoklipa ikusteko aukera daukazue, oso-osorik

Akauzazte musika taldeak 1995ean kaleratu zuen 'Zinta enlatatu'-ko kaseta reeditatu du, CD formatuan eta ber-masterizatuta.

Horrekin batera, iaz grabatutako Yonki bideoklipa jaso dute CD-an. Biokliparen egileak, Tzesne eta Inma dira.

Larunbatean, maiatzaren 27an, Akauzazte taldeak kontzertua emango du Azkoitiko Matadexen Le Noise taldearekin batera Bebarruko jardunen baitan.

Oharrak

  • Konexio makala izanez gero, bideoa moztu egingo da tarteka. Kasu horretan utzi denbora bat jaitsi arte, eta gero hasierara itzuli bideoa jarraian ikusteko.
  • Bideoa ikusteko, Macromedia Flash instalatuta eduki behar da.