Ostiralean larrialdi zerbitzuak bakarrik egongo dira anbulatorioan

Uztarria 2006ko mai. 18a, 18:05

Osakidetzako langileek greba deitu dute biharko

Langileek 08:00etan elkarretaratzea egingo dute anbulatorio aurrean

Azken albistea (maiatzak 19, 12:00): Gaurko deituta zegoen grebaren eraginaren ondorioz, "Azpeitiko anbulatorioan grebak erabateko eragina izan du", ELAk esan duenez

Bihar, ostirala, anbulatorioan larrialdi zerbitzuak bakarrik egongo dira martxan. Izan ere, Osasun Publikoan grebarako deialdia egin dute ELA, SATSE era ESk sindikatuek; LABek eta CCOOk ere bat egin dute deialdiarekin. Osasun publikoan langile gutxiegi daudela salatzeko egingo dute greba.

Biharko greba, ordea, ez da bakarra izango. Izan ere, ELA, SATSE eta ESK sindikatuek datorren astelehenerako, maiatzaren 22rako, hilaren 26rako eta 29rako ere lanuzteak deitu dituzte. Momentuz, LABek eta CCOOk ostiraleko deialdiarekin bakarrik egingo dute bat.

Bihar Azpeitiko anbulatorioko langileek 08:00etan elkarretaratzea egingo dute anbulatorio aurrean.

Azken albistea (maiatzak 19, 12:00): Gaurko deituta zegoen grebaren eraginaren ondorioz, "Azpeitiko anbulatorioan grebak erabateko eragina izan du", ELA sindikatuak esan duenez, eta, beraz, zerbitzu minimoek soilik funtzionatu dute. ELAk "oso modu positiboan" baloratu du grebaren eragina.