Hasi dituzte Soreasuko lanak, hiltegi zaharra botaz

Uztarria 2006ko mai. 9a, 19:05
Soreasu antzoki ondoko hiltegi zaharra bota dute.

Gaur arratsaldean bota dute

Antzokia ere aste honetan botatzeko asmoa dute

Soreasu antzoki ondoan dagoen hiltegi zaharra bota dute, Soreasuko proiektuari obra aldetik hasiera emanez. Antzokiko teilatuko uralita kentzen jardun dute langileek, eta "aste honetan" eraikina bera botatzen hasiko direla adierazi du Udalak. Oraingoz, hiltegi zaharra bakarrik bota dute.

Udalak iaz eman zuen Soreasuko proiektuaren berri. Bertan, kultur gunea egiteko asmoa du.

Udalaren asmo hori osatu asmoz, Uztarria Kultur Koordinakundeak Soreasun Kafe Antzokia sortzea proposatu zuen 2005eko irail bukaeran. Udalak ezezkoa eman zion, otsailean.