Emakumearen Mahaiaren festa maiatzaren 26an

Urola Kostako Hitza 2006ko mai. 5a, 09:05

Ikasturteari amaiera emateko, musika emanaldia eta Bai, nor da? obra antzeztuko dute Betharrametan (Urola Kostako Hitza)

Emakumearen Mahaiak maiatzaren 26an 2005-2006 ikasturteari amaiera emateko jaia antolatu du, Udaleko Gizartekintza Sailak lagunduta.

Betharrametan egingo dute jaia, 19:30ean hasita. Aurrena Julia Leonekin poesia eta musika sorkuntzako ikastaroan parte hartu dutenen emanaldia izango da, eta gero, 20:00etan, Alaitz Olaizolarekin Antzerki Tailerrean ibilitakoek Bai, nor da? antzeztuko dute. 21:30ean, Kirurin afaria (18 euro da) egingo dute. Afarirako izena maiatzaren 22a baino lehen eman behar da, 943 157192 telefono zenbakian.