‘Literatuzta’-ren 8. zenbakia kalean da

Uztarria 2006ko mai. 2a, 17:05
'Literatuzta'-ren azken zenbakiko azala.

Aldizkari honetan idazleak gai librean aritu dira

Uztarriako bazkideek aste honetan jasoko dute beraien etxeetan

Dagoeneko kalean da Literatuzta Taldearen azkeneneko zenbakia; 8. zenbakia. Honetan, hamabost idazleren lanak irakur daitezke, eta denak gai librean aritu dira. Aldizkariak 1.200 aleko tirada izan du.

Literatuzta Taldeak, 2003ko uztailean argitaratu zuen 1. zenbakia. Argitaraturako aurreko zenbakiak sarean daude irakurgai

Uztarriako bazkideek aste honetan euren etxeetan jasoko dute aldizkaria. Bazkide ez direnek, berriz, Eklipse Kultur dendan aurkituko dute salgai euro baten truke.

'Literatuzta'-ren 8. zenbakiaren ezaugarriak:
- Orrialdeak: Zenbaki honek 40 orrialde ditu.
- Idazleak gai librean aritu dira.
- Zenbaki honetan, Urko Egaña, Mikel Aierbe, Begoña Amezua, Olatz Prat, Arantxa Aldalur, Rikardo Idiakez, Ibon Etxeberria, Igor Aranbarri, Naiara Altuna, Naiara Izagirre, Itziar Aldalur, Xabi Borda, Iñaki Olaizola, Kepa Urbieta eta Itsaso Andresen lanak izango dira irakurgai.
- Zure lanak Literatuzta-ren hurrengoko zenbakietan argia ikustea nahi baduzu, bidali lasai helbide horretara: Literatuzta@yahoo.com .