Ingeles udalekuak Ikasberri Ikastolan

Urola Kostako Hitza 2006ko api. 29a, 12:04

Udalekuak ekainaren 28tik uztailaren 21era izango dira

Ikasleak adinaren araberako bi taldetan banatuko dituzte (Urola Kostako Hitza)

Aurreko urteko esperientziarekin jarraituko du Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Enjoy English ingeles udalekuak antolatu dituzte aurten ere, udaleku irekiez gainera.

Ekainaren 28tik uztailaren 21era izango dira. 09:00etatik 13:00etara. "Ikastolen Elkartearen Eleanitz proiektuaren baitako eskaintza da. Begiraleak sortzez ingelesak dira (ez dakite ez euskaraz eta ezta gazteleraz ere) eta Ikastolako ingeleseko irakasle bat izango da koordinatzailea", dio Aitor Azpillaga Ikasberri Azpeitiko Ikastolako zuzendariak.

Udalekuetan parte hartuko duten ikasleak bi taldetan banatuko dituzte adinaren arabera: A taldea 5, 6 eta 7 urtekoek osatuko dute eta B taldea 8,9, 10 eta 11 urtekoek. Talde bakoitza 10-15 lagunek osatuko dute. Udalekuetarako izena Ikastolako idazkaritzan edota 943 151246 telefonoan eman behar da.