Maiatzaren 2an Eskolarteko Bertso Jaialdia izango da

Uztarria 2006ko api. 28a, 17:04

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako, Karmelo Etxegarai Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko 5. eta 6. mailako gazteek parte hartuko dute

Jaialdia Izarraitz pilotalekuan 19:00etan izango da

Datorren asteartean, maiatzaren 2an, Eskolarteko Bertso Jaialdia ospatuko da Izarraitz Pilotalekuan, 19:00etan. Bertan, Ikasberri Azpeitiko Ikastolako, Karmelo Etxegarai Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko 5. eta 6. mailako gazteek parte hartuko dute.

Bertso Jaialdia hiru ikastetxeek eta Udalak abian jarritako ahozkotasun eta bertsolaritza programa baten emaitza da. Urte osoan ikastetxeetako bertsolaritza eskoletan Jokin Uranga bertsolariarekin ikasitakoa jendaurrean praktikan jarriko dute gazteek.