Gaztetxe Martxa Azpeitian

Uztarria.eus 2006ko api. 27a, 18:32

Gaur (osteguna) 'Pausoz pauso... autogestioari ateak zabalduz' lemapean Gaztetxe Martxa Azpeitira iritsi da. Herriko kaleetan bizikletan ibili ondoren, Gaztetxean bazkarian egin dute martxan parte hartu dutenek. Bazkalondoren, martxak Azkoitirako bidea hartu du. Martxa, apirilaren 21ean hasi zen Maulen eta Iruñean bukatuko da maiatzaren 7an. Bere helburua, gaztetxeen izaera, lana eta asmoak zein diren azaltzea da.