Musika Eskolak udalekuak antolatu ditu

Urola Kostako Hitza 2006ko api. 27a, 16:04

Uztailaren 3tik 14ra bitartean izango dira udalekuak

Musika eta aisia uztartuko dituzten ekitaldiak egingo dituzte (Urola Kostako Hitza)

Musika udalekuak antolatu ditu aurten, aurreneko aldiz, Juan Antxieta Musika Eskolak. "Musika bai! Udaleku Musikalak antolatu ditugu aurten, oporrak modu berezian hasteko aukera emanez", diote antolatzaileek.

Uztailaren 3tik 14ra bitartean izango dira udalekuak, 09:30etik 13:30era. "Hezkuntza musikalik ez da eduki behar udaleku hauetan parte hartzeko, 4 urtetik 12 urtera arteko edonor etorri daiteke udalekuetara, musika eta aisia uztartuz egingo dituzte ekitaldiak", diote Musika Eskolakoek. Udalekuetan izena emateko ekainaren 16a baino lehen Musika Eskolan izena eman behar da.

Udalekuetako irakaslea Xabier Lizaso pianojole oriotarra izango da. Harekin jolasak, marrazkiak, mimoa, musika eta dantzak egingo dituzte.