Douai eta Moulinseko martxa

Azpeitiko Askatasuna 2006ko api. 20a, 13:04
Argazkian, goi-goian Douai espetxe aurrean eta bestean Moulinseko aurrean.

Orain dela egun batzuk Frantziako bi espetxeetara joan ginen 40 lagun, Joseba Segurola eta Jabi Agirre azpeitiar presoei elkartasuna adieraztera

Douai eta Moulins-Yzeure Frantziako espetxe horietako martxaren helburua, bi espetxeetara autobus bat irtetea zen eta guztira 40 bat algun izatea. Joseba Segurolak eta Jabi Agirre presoek bizi duten egoera medio, gure asmoa elkartasuna adieraztea da.

Xegu: Martxoaren 4tik 20ra 20 egun egin ditu gose greban bere eskubideen defentsan, Boys de Arcytik beste kideengatik sakabanatua izan ondoren. Douaiko espetxera trasladatu zuten Belgikako mugara, herritik 1.200 kilometrora.

Jabi: Minez aurkitzen da eta honen ondorio ekimen bat burutu ostean, bere trasladoa exijitu zuen hospitalera, Mitard zigor ziegatan sartua izan zen.

Martxa martxoaren 31n abiatu zen Azpeititik 20:30ak aldera, azken ostiraletako ekimena amaitu ostean. 40 lagunez osaturiko autobusa irten zen. Hasiera batean Douaiko espetxera abiatu ginen; bertan Joseba Segurola aurkitzen da. Gaua autobusean pasatu ostean, larunbatean goizeko 9:30ak aldera iritsi ginen. Han bertako elkartasun komiteko 2 kide zain genituen eta bertako komunikabide bat lotu zuten. Elkartasun komitekideek, genituen asmoak aurrera ateratzen lagundu ziguten, eta batik bat itzultzaile lanetan. Bertan, kontzentrazio bat burutu genuen, espetxearen aurrean zarata pixkat atereaz, suziriekin, builekin, ‘Euskal presoak etxera’, ‘Jotake’ lemekin. Kontzentrazioa egin aurretik, espetxe zuzendariordeari gutun bat eman genion, Josebaren egoera azaltzeaz gain, bere oinarrizko eskubideak zein eskubide politikoak bermatzea eskatuz espetxe bertako zuzendariari. Bisita ere izan zuen eta bukatu ostean bere builaren bat entzun genuen.

Douaiko espetxekoa bukatu ostean, berriro autobusa hartu eta Paris aldera itzulti ginen arratsalderako. Bertan eguna eta gaua pasatu ostean, igande goizeko 8ak aldera Moulinseko espetxera abiatu ginen. Bertara 11ak aldera iritsi ginen eta bertan ere komunikabide frantses bateko bi kide genituen zain. Espetxe honetan, aurreko eguneko istorio berdina egin genuen: kontzentrazioa, builak, suziriak… Aipatu, Azpeititik irten ginenean Jabi, Mitard zigor ziegetan aurkitzen zela, baina igande goizean Jabiren beraren dei bat jaso zuten lagunek Moulinseko bidean; Mitardetik atera zuten, eta orduan bere lagunak bisita eskatzen saiatu eta onartu egin zien. Jabik bisita izan aurretik eta bitartean, ziegen leihopetik euskarazko mezuak entzuten hasi ginen, bai Jabi eta bai ondoko espetxean (epaitugabekoenean) dauden euskal presoenak; horietako bat Zuhaitz Errasti zen. ‘Espetxeak apurtu’, ‘Jotake’, ‘Aupa zuek’ eta antzeko oihuekin erantzuten ziguten bi ziegetako leihopetik, oihal beltzak astintzen zituztela. Euskal presoek benetan indartsu erantzun zuten. Arratsaldeko 16:30ak aldera, Jabiren lagunek bisita amaitu ostean, itzulerako bide gogorrari ekin genion, eta gaueko 2ak aldera Azpeitira iritsi ginen.

Azpeitiko Askatasunarentzat martxa benetan arrakastatsua izan zen, genituen helburuak espetxeetako ziegetaraino iritsi zirelako. Gure helburu nagusiena elkartasuna adieraztea zen, baina ez dezagun ahaztu, honekin batera, bi estatuek preso dituzten ia 700 euskal presoen izaera politikoa aitortzea, prozesuan parte hartzeko eskubidea bermatzea eta horretarako euskal presoak Euskal Herriratzea zela aldarria.