Uztarriaren apirileko aldizkaria kalean da

Uztarria 2006ko api. 7a, 18:04

Hilabete honetako aldizkariko erreportaje nagusia, Kepa Susperregi eta Jose Luis Lekuona apaizen ingurukoa da

Beste gaiak: Mertxe Urrestilla eta Miren Odriozola demokrazia aurreko andereinoekin elkarrizketa, Xanti Rodriguezen argazkiak...

Kalean da Uztarriak argitaratzen duen aldizkariaren 72. zenbakia, eta Kepa Susperregi eta Jose Luis Lekuona apaizen ingurukoa da errepotaje nagusia. Kepa Susperregik 13 urte daramatza Azpeitian erretore, Jose Luis Lekuonak 20 urte pasatu zituen; biak herrian bizitako kontuez aritu dira Uztarriarekin.

-Iritzia atalean: Jose Luis Otamendi, Koldo Aldalur, Xabi Borda, Aitor Aranguren eta Kepa Susperregiren artikuluak irakurgai.

-Tortillari buelta . Joxe Mari Etxenagusia pilotari profesionala zela leuzemia zeukala esan zioten. 15 urte pasatu dira ordutik, bere bizipenak kontatu dizkigu.

-Klik: Herritarrei begira. Xanti Rodriguez argazkilariak herritarren aurpegiak, keinuak... bildu ditu zortzi argazkitan.

-Mertxe Urrestilla eta Miren Odriozola . Biak herrian demokrazia aurretik andereino izandakoak dira; Mertxe Urrestilla Ikastolaren sorreran eta Miren Odriozola, berriz, auzo eskolako andereinoa izan zen.

-Azpeitiarren berri Japonian . Hiromi Yoshida japoniarrak harreman estua du Euskal Herriarekin. Azpeitiaz eta euskaraz artikulu bat idatzi du Japoniako aldizkari baterako.

Horiek, eta beste hamaika kontu jorratu dira 72. zenbakian.

Uztarria jasotzeko zer egin?

Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du. Bide batez Urola Kostako Hitza egunkaria ere hasiko da jasotzen. Azpeitiko herri aldizkariak gaur egun 2.450 aleko tirada du.