Hazparne ere kultur etxerik gabe

Uztarria eta Berria | Kultura
2006ko api. 4a, 14:04

Martxoaren 22an segurtasun batzordeak egoitza egoera txarrean dagoela ondorioztatu eta etxea ixteko agindua eman zuen

Kultur taldeek Udalaren "axolagabekeria" salatu dute

Hazparne (Azpeitiarekin senidetuta 80ko dago hamarkada hasieratik) kultur etxerik gabe geratuko da. Martxoaren 22an segurtasun batzordeak egoitza egoera txarrean dagoela ondorioztatu zuen, eta etxea ixteko agindu “segurtasun faltagatik”.

Orain arte AEK, Emazteek Diote, Radio Kultura, Alternatiba eta Eihartzea kultur taldeek erabili dute egoitza. Udalak ez die gelarik bermatzen, eta zapatu honetan manifestazioa egingo dute, Udalaren “axolagabekeria” salatzeko.

Udalak 1983an hartutako konpromisoen arabera, berak egin behar zituen kultur etxearen zainketa lanak, baina taldeen ustez, ez du halakorik egin eta eraikinaren egoerak okerrera egin du. “Iruditzen zaigu Herriko Etxeak ez duela ezagutu nahi azken 25 urte hauetan sortu dugun kultur dinamika eta ondarea”, esan du Eihartzea taldeak.

Hazparneko alkatea, Jacques Coumet Ipar Euskal Herriko alkaterik kontserbadoreenetakoa da, eta ez ditu batere maite euskal kultura eta euskara. Duela bi urte, adibidez, Euskal Herria Zuzenean musika jaialdi erraldoia Hazparnen egitea debekatu egin zuen. UMP, Frantzia-zale alderdi eskuindarreko kidea da Coumet, eta herriko auzapeza 1970 hamarkadatik.

Hazparnen ez ezik, Azpeitian ere ez dago kultur etxerik. Behin ere ez da egon. Udalak orain Soreasun kultur gunea egingo du.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu